Zer da bera?
D.H. Lawrence
Gizona, jakina.
Bai, baina zer egiten du?
Bizi eta gizona izan.
Noski, baina lan egingo du. Ogibideren bat izango du.
Zergatik?
Bistan dagoenez aberatsetarikoa ez delako.
Ez dakit, gauza ugari dauka, eta oso aulki ederrak egiten ditu.
Horra hor ba! Altzariegilea da.
Ez nuke hori esango.
Nolanahi ere arotza edo zurgina.
Ezta ere.
Ba horixe esan duzu.
Zer esan dut?
Aulkiak egiten dituela eta zurgina edo arotza dela.
Aulkiak egiten dituela esan dut, baina ez arotza denik.
Tira ba, orduan amateurra besterik ez da.
Beharbada! Zer esango zenuke dela zozoa, txistulari profesionala ala amateurra?
Txoria baino ez dela esango nuke.
Eta nik dinot bera gizona baino ez dela.
Ondo dago! Zuk beti ñabardurak egin behar!
|