| 
 
 
Fermin Eguren
 
 
 
Menu
 
 
 
Betazal frjituak ditugu gaur
 
amorru eta larderia saltsan 
 
zotzetan bihotz tipiak, ahoa gozatzeko, 
 
arrenkurazko konsome epel bat, garraxi
 
ta dolamenezko pikor ederrekin, 
 
labetik atera berria pesadila erre dat 
 
buztanari hozka poliki zerbitua 
 
eta gainean marruma gihar bana, galtzaileen erara apailatua 
 
dena behar bezala malko urtetsu 
 
ta noble batekin pusatua
 
postretako mendekaua, kafea, nahi dutenentzat odola 
 
izotzarekin, zintzurrari bere trenpua emateko,
 
eta azkenik, erretzeko, zizpuro haundi bat 
 
plazer xume hoietan nahigabe guztiak ahanztera uzteko.
 
 
 
 
 
              
             |