Boluetako burrukaren koplak
F.E.
Asi Zubibarrin da
Bolueta gino
etzan lurrik agiri
frantzes ila baino
ole, salada,
frantzes ila baino
ole, morena,
Bolueta gino.
Frantziako lurretan
ilun alarguna
Bizkaiko herrietan
pozik euskalduna
ole, salada
pozik euskalduna
ole, morena
ilun alarguna.
Frantzes asko jagi zan
ustez luzeroko
gabe barik erdia
hila edo preso
ole, salada,
hila edo preso
ole, morena
ustez luzeroko.
Frantzesak ikasteko
ez al da berandu
norberaren etxean
norberak agindu
ole, salada
norberak agindu
ole, morena
ez al da berandu.
Fusilak bota eta
emon lasterrari
gure balen azpian
erdiak erori
ole, salada
erdiak erori
ole, morena
emon lasterrari.
Frantzesaren danborrak
zarraparra haundi
euskaldun danbolinak
dundurio zoli
ole, salada
dundurio zoli
ole, morena
zarraparra haundi.
Begoñan Mendizabal
Salzedo Basaurrin
horreik ikusi eta
frantzesa laborri
ole, salada
frantresa laborri
ole, morena
Salzedo Basaurin
Atakea jo orduko
frantzesa igesi
garrasia merke ta
aiena ugari
ole, salada
aiena ugari
ole, morena
frantzesa igesi.
Boluetan erreka
odolez haunditu
zelaietan gorpuak
berdea estaldu
ole, salada
berdea estaldu
ole, morena
odolez haunditu.
Batallaren ostean
erretira hartu
pausua emoteko
hilak enbarazu
ole, salada
hilak enbarazu
ole, morena
erretira hartu.
Batalloia kantuan
barriro etxera
negarrez itxiriko
aitamen ondora
ole, salada
aitamen ondora
ole, morena
barriro etxera
Begoñako Birjina
gugana erruki
euskalduna herrian
libre bizi bedi
ole, salada
libre bizi bedi
ole, morena
orain eta beti!
|