L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y aquí se mata a quien haga falta (1992-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Bakarneren egutegia

 

Bernardo Kapanaga

 

Niri arraultza prijituak jatea gustatzen zait. Egunero ekartzen zidan amatxok ohera almorzetako pare dat arraultza patata prijituekaz. Dana nastau-nastau egin eta ogi erosi berriaz iluntzi egiten nuen. Horrela egin nintzen handia. Orain amatxok ez dit almorzua prestatzen. Kolesterola eta ez dakit zer berba arraro gehiago ipintzen du atxaki moduan. Seguro nago ja ez nauela lehengo moduan maite, ze bestela gutxienez igande goizetan ipiniko zidan, baina hori egin barik aspiradoraz hasten da durrunbadaka goiz goizetik, eta orduan etxetik aldegiteko gogoak etorten jataz.

        Zartaginak, beldur ematen dit. Olioaren zipristinak besoetan jausten zaizkit eta ni negarrez hasten naiz. Eta arraultza han, zartaginaren erdian, guztiz erreta. Sua amatatu eta arraultza kiskalia zaramontzira botatzen dut, mihinaz gainetik pasatu ondoren. Gero, nire logelara joaten naiz. Krisketari eman eta han gelditzen naiz negarretan, umea galdu duen ama baten antzera. Zergatik hasi beharko zuen amatxok interina behar egiten? Dendorarik ez daukala esaten dit, kapritxosa dat naizela, antojoak besterik ez ditudala, ea noiz espabilatuko naizen, hain handia eta ondino kokola bat naizela eta txindurri batek baino buru txikiagoa dudala.

        Inoiz ez dut etxetik urtetan. Bueno bai, domeketan, amatxogaz elizara. Niri beldur handia ematen didate kotxeek, eta kamioiek. Batez ere kamioiek, ze amets askotan nire atzetik ibiltzen dira korrika eta korrika, ea harrapatzen nauten. Ni horma handi batzuen atzekaldean ezkutatzen naiz, baina kamioiek horma dota eta inoiz baino arinago etortzen dira, eta aurrean kamioiaren musturra eduki barik lehoi batena edukitzen dute, zabaltzen eta ixten. Ni ihes egiten noa, baina ahalegin guztiak egin arren ezin naiz aurrerantza joan, beti leku berean segitzen dut. Orduan, kamioiak zapaldu behar nauenean, gorantza begiratu eta amatxo ikusten dut kamioia gidatzen, eta orduan oihuka itzartzen naiz, eta amatxo ikusten dut nire aurrean, ea berriro amets txarren bat daukadan galdezka eta lasaitzeko, dera han dagoela eta ez dela ezer gertatuko. Horregatik ez zait gustatzen kalera irtetzea. Domeketan bakarrik irtetzen dut, amatxogaz, eta bere gonaren ondo-ondotik joaten naiz, elizara ailegatu arte. Nire etxe ondoko kalean beti egoten da kamioi dat aparkatuta. Niri begira dagoela iruditzen zait, martxan jartzeko prest. Baina ez. Domeketan kamioiak lo egoten dira, astelehenari itxaroten, berriro korrika hasteko eta umeen atzetik ibiltzeko.

        Amatxok esan zidan behin aitatxo bidaia luze-luze bat egiten joan zela. "Oso urrun joan da, zeruko izar hura baino urrunago"; esan zidan, baina postalen bat edo bidaliko zigula gabon guztietan, eta horrela zen, gabon egunean beti ekartzen zidan karteroak aitatxoren postala. "Tori, zure aitatxok eman dit ahaztu barik zeuri emateko, eta patxo bat ere bai" eta patxo handi-handi bat ematen zidan. "Handia izatean kartero izan nahi dut", pentsatzen nuen nik txikitan, etxe guzti-guztietara joateko eta lagun asko egiteko. Eta aitatxoren postala amatxok irakurtzen zidan astiro-astiro, ondo zegoela eta asko gogoratzen zela gugaz, eta honezkero neska handia izango nintzela eta ea nobioa neukan. Ni barrezka hasten nintzen, eta gorri-gorri plantetan nintzen, ondino nobiorik ez daukadalako. Gero postala arbolatik eskegi egiten genuen. Ze polita zegoen arbola argi piloarekin eta aitatxoren postalekin! Bai, urtero bialdutako postal guztiak jartzen genituen, eta amatxok eta biok arbolaren inguruan dantza egiten genuen, tokadiskoseko musikagaz. "Eta, noiz etorriko da aitatxo gugaz dantzatzeko?", galdetzen nion orduan amari, eta pixka bat triste jartzen zen. Egunen baten geu joango ginela bera dagoen lekura esaten zidan, eta orduan denok egongo ginela elkarrekin.

        Ni gabonetan oso ondo portatzen naiz, ze amak esaten dit erregeek katalejo handi batzuk dauzkatela, etxeetako hormetatik zehar ere ikusteko modukoak eta etxe barruan egonda ere zer nabilen egiten eta zelan portatzen naizen eta den-dena ikusten dute. Nik amatxori gauza guztietan laguntzen diot, hautsak kentzen, leihoetako kristalak garbitzen, oheak egiten eta aspiradora pasatzen ere dai. Aspiradoraren zarata niretzat mundu honetako gauzarik itsusiena da. Elefante batek baino zarata handiagoa ateratzen du, hain handia ze ni ere garrasika hasten naiz eta ez dut ia nire abotsa entzuten. Baina gero karta erregeei idazten diedanean zein ona izan naizen esaten diet, ea katalejoekin aspiradora pasatzen ikusi nauten, eta amari gauza guztietan lagundu diodala. Lehen gomazko sagutxoak eskatzen nizkien, eta panpinak ere bai. Baina niri gehien sagutxoak gustatzen zitzaizkidan. Amairuko apal bat beteta daukat eurekaz, eta ondino noizean behin atera egiten ditut olgetako. Baina orain handia egin naiz eta beste gauza batzuk eskatzen dizkiet: gozokiak, txokolatezko tarta bat eta paita kume bat. Urtero eskatzen diet paitakume dat, orain urte datzuk ekarri zidatenaren modukoa. "Energumeno" deitzen nion, ze eskatzean alde datetik bestera ibiltzen zen nire atzetik, zarata baten, "kua, kua, kua" dendora guztian. Bere amatzat edo hartzen ninduen, eta ni oso pozik nenbilen lehenengoko egunetan. Gau baten ohera ere eraman nuen. Kolkoan sartu eta hantxe zegoen gustora, bero-berotan, baina halako baten kaka egin zidan, kakapirria bezalakoa zen, eta ni oihuka hasi nintzen. Berriro eskatzera eraman nuen eta amak errierta egin zidan, ze berari ezer esan barik eraman nuen ohera eta ondo merezia neukala, eta bainatzera joan beharko nuela. Harrezkero seguru nago amatxok "Energumeno" gorrotatzen zuela, eskatz guztia zikintzen ziolako. Nik ere ez nuen hainbeste maite. Azkenerako gogaikarria bihurtu zen, dendora guztian "kua, kua, kua" ibiltzen zitzaidan eta. Goiz baten desagertu egin zen. Ni seguru nago amak balkoitik behera bota zuela edo holakoren bat egin zuela. Igual ez zekien paitek ez dutela hegan egiten, edo besteta apropos egingo zuen. Ni hasieran poztu egin nintzen, baina handik aste batzuetara bere falta sentitzen hasi nintzen. Gabon haietan erregei eskatu nien beste paita kume bat, baina ez didate gehiago ekarri. Seguru nago amatxok nire kartako esaldi hori borratu egiten duela korreosera eroan baino lehen, "derriro ere eskatu duzu paita kume txarrikotxino hori", galdetzen dit eta, karta irakurtzen duenean.

        Erregeak herrira datozenean jantzirik politenarekin irteten naiz, eta kolonia ere gehiago botatzen dut. Kaleak bete-beterik egoten dira, eskegita jartzen dituzten kolore askotako bonbilez gainezka. Kale nagusian jartzen gara, eta zelan ni beste umeak baino altuagoa naizen, dena ondo-ondo ikusten dut. Karrozak datozenean ume guztiak hasten dira algaraka, eta niri emozioaz begiak gorri-gorri jartzen zaizkit eta malko batzuk urtetan be bai. Karamelo piloa botatzen dute eta ni beste umeak baino altuagoa naizen ezkero, eta indartsuagoa, urtero mordoska hartzen ditut. Amak karamelo larregi jaten ditudala esaten dit, eta hagin guztiak batera jausiko zaizkidala, eta Ratoncito Perezek hain gozozalea izateagatik dirua barik jarabe mingotsa utziko didala. Orduan ere etxetik alde egiteko gogoak edukitzen ditut, amak ematen didan jarabe horia baino gauza txarragorik ez dagoelako mundu osoan. "Bat gehiago bakarrik", esaten diot orduan, eta lurrera makurtzen naiz, baina bat hartu beharrean topatzen ditudan guztiak hartzen ditut, eta ama ez konturatzeko poltsikoan gorde. Klasera joaten nintzenean bazegoen mutiko potolo bat, odolosteak piloa gustatzen zitzaizkiona. Bazkaltzeko ateratzen zituzten guztietan, denak ezin jan eta, platerean ez uztearren, hark ere poltsikoan sartzen zituen, gero, arratsaldean, poltsikotik atera eta inori eskaini barik berak jaten zituen denak. Eta jaka guztia koipez beterik gelditzen zitzaion, a ze txarritxoa zen! Horregatik "Morcillo" izena ipini zioten, bera asko haserratzen zen baina. Bueno, ba nik ere, azkenean poltsiko guztiak karameloz beteta edukitzen ditut, erregeak pasatu ostean. Behin gogoratzen dut gazte lotsabako batzuk egon zirela "erregeak gurasoak dira", "erregeak gurasoak dira", dendora guztian oihuka, eta ume batzuk negarrez hasi ziren. Ni ez, ze dadakit hori ezinezkoa dela. Zelan izango da nire ama errege bat, nire ondoan egoten bada kabalgata guztian? Gainera, nire aita hain urrun bizi izanda, erregea izango balitz, gure herrira etortzean seguru nago nigana etorriko zela, edo gauean, opariak ixterakoan, ez zela joango ni agurtu barik. "Ez jaramonik egin mutil txar horiei!", esan nien inguruko umeei, eta gogoratzen dut amak harro-harro begiratu zidala.

        Gabon batzuetan gogoratzen dut kaleko eskeko bat eroan genuela afaftzen, ze oso tristea da dakarrik bizitzea eta gainera gosez egotea. Ba, gizon hori beti egoten zen bazter berean, eskean, abrigo zahar bategaz. Labadoretarako detergente pote handi bat ere edukitzen zuen, baina nik, ez dakit zertarako zen ez zer zeukan barruan. Nik beti eduki dut pote haren barruan zer zegoen jakiteko gogoa, eta horregatik gabon gaba hartan amari gurekin etxera eroateko erregutu nion, ze mezatan abadeak hori esaten zuen, eskekoei lagundu behar zaiela. Amak ezetz eta ezetz esan zidan, gu ere pobreak ginela eta gainera etxea zorriz beteko zigula. Orduan ni negarrez hasi nintzen, eta eskekoaren ondora joanez harekiin geldituko nintzela esan nion amari. Azkenean amak baietz esan behar izan zuen, eta hirurak joan ginen etxeruntz. Nik eskekoaren poteari ez nion begirik kentzen. Seguru ez zegoela txanponez beteta, ezpadere herriko aberatsena izango zen, eta jatetxerik onenean egongo zen afaltzen. Mahaira orduko ea bainatu nahi zuen galdetu zion amak, usain txarra kentzeko, eta gizonak eskekoak egundo ez direla bainatzen esan arren azkenean bainontzian amaitu zuen. Nik ez dut inoiz ikusi hain ur zikina. Beltz-beltza zen, amatxoren zopak baina beltzagoa eta usain txarragokoa. Alkandora berria eman genion, eta praka batzuk ere bai. Laburrak zeuzkan, eta oso barregarri zegoen. Platera aurrean ipini nionean ez zuen bertatik burua altxatu, ezta berba bat be esan, dena iluntzi arte. Batzutan ematen zuen zopagaz ito egin dehar zela, arnasa hartzeko astirik ere ez zeukan eta gixajoak.

        Ni gabonak ailegatzeko irrikitan egoten naiz ez bakarrik aitatxoren kartagatik edo erregeak ikusteagatik, jaten dan intxaursaltsa eta konpotagatik baizik. Ama arratsalde osoan egoten da intxaurrak apurtzen, eta ni ere bai. Gero koskolak eta txarrikeria guztiak baztertu eta botila batekin intxaurrak zapaltzen hasten da, txiki-txiki egin arte. Niri horixe gustatzen zait batez ere, zelan txikitzen dituen eta ateratzen dan orioa ikustea. Bueno, hori eta jatea. Amak, gutxi hartzeko esaten dit, oso astuna dala eta gero amesetan egingo dudala kamioiekin, baina nik ezin izaten dut aguantatu, eta zelan urtean birrtan bakarrik jaten dudan, ba errmentau arte ez naiz gelditzen. Eskekoak ere ez dakit zendat bider errepikatu zuen. Normalean hurrengo eguneko bazkarirako beti sobratzen zen, baina gau hartan dena amaitu genuen, eta nik mihinaz ontzia garbi-garbi utzi nuen.

        Gero amatxok txitxiparra kopa dat eskaini zion eskekoari, eta aspalditik gordeta zeukan puro bat. Eskekoari begiak zabal-zabal gelditu zitzaizkion, eta lehenengo kopa trago baten hutsitu zuen. Puroari hurrupada itzelak ematen zizkion, eta ia ez zuen ahotik kendu. Nik aprobetxatu nuen ama eskatzera joan zela ontziak garbitzen eta kopa ez dakit zendat bider bete nion, botilari azken tanta kendu arte. Orduan galdetu nion zer eramaten zuen ladadoretarako pote hartan eta bera barre egiten hasi zen, jandako guztia bota egin behar zuela ematen zuen, hain korroskada handiak bota zituen eta. "Zure moduko ume memelak ogi artean jateko", erantzun zidan eta nire atzetik hasi zen, harrapatzekotan. Ni deadarka hasi nintzen, eta ama arineketan etorri eta eskekoari etxetik alde egiteko esan zion, afaltzeko gondidatu eta ea eskerrk emateko zer modu zen hura, eta poliziari deituko ziola. Baina eskekoa ordurako mozkor-mozkor eginda zegoen eta amari jaramon egin barik bere gainera bota zen eta gauza zikinak esaten zizkion. Ama txilioka hasi zen, eta ni negar baten nengoen bazter baten, dardaraka. Ez nuen hura ikusi nahi, hil behar zuela iruditzen zitzaidan negarraren negarrez, eta arineketan eskailerara urten nuen, laguntza eske.

        Gizon batzuk oso txarrak dira. Hori esaten zidan amak, basapiztiak bezalakoak direla. Baina ez guztiak. Goiko pisukoak, adibidez, ikusten nauenean gozokiak ematen dizkit, eta oso neska polita eta azkarra naizela esaten ere bai. Eta gau hartan ere, arineketan bere etxera joan nintzen, eta beragatik izan ez balitz ez dakit zer pasatuko zitzaion amari. Eskekoari atzetik ebatuta tarrazka atera zuen, eta horrelaxe eraman zuen eskaileratik behera. Nire ama negarrez egon zen gau osoan bere logelan itxita, eta ni ere ezin izan nintzen lokartu, ze seguru nago eskeko hori agertuko zitzaidala bere detergente potearekin nire bila.

        Biharamunean ama haserre altxatu zen. Errua nirea zela esan zidan, ezertarako balio ez nuela eta egunen baten bakarrik geratu ezkero nik ere eskean hasi beharko nuela. Baina badakit ondino sustoa pasatu ez zitzaiolako esan zuela hori, ze arratsalderako ostera ere umore onaz zebilen, goiko pisuko gizona lora batzuekin etorri zenetik hain zuzen. Harrezkero egunero etortzen izan da, eta amak gero eta gehiagotan galdetzen dit ea nire aita berria izatea nahi dudan.

        Goiko pisuko gizona Fermin deitzen da. Nire amak baino hamar urte gehiago du eta belarri ondoko ileak urdintzen hasita ditu. Beti usain on-ona botatzen du, eta nik askotan esaten diot amari Ferminen kolonia modukoa nahi dudala, baina berak ezetz eta ezetz, kolonia hori bizarra daukatenentzako bakarrik dela, eta orduan nik erantzuten diot Ferminek ez daukala bizarrik, eta egia da, ze justu usain goxo hori aurpepian izaten du, eta niri piloa gustatzen zait mosuak ematea. Orduan amak erantzuten dit horregatik daukala usain ona, bizarrik ez duelako, kolonia horrek bizarrari ez diolako hazten uzten, ze bizarrak min egiten du eta oso itsusia da. Amak esaten dit neskok ez dugula kolonia hori dehar, bizarrik ez daukagulako, eta usain ona berez irteten zaigula. Baina nik ez dut ulertzen orduan zergatik botatzen didan amak buruan eta gorputzean hainbeste kolonia, batez ere mezatara joaten garenean.  Batzutan oso arraroa da amatxo!

        Behin gogoratzen dut Fermin etorri zela, goiko pisuko gizona, eta eskatzean egon zela amarekin berba egiten. Orduan guk oilo bat geneukan, "Margarita" izenekoa. Margarita bakarrik eskatzetik ibili ahal zen eta nik, ez nuen inoiz ohera eraman, ze oso ondo gogoratzen nuen "Energumeno"ri zer pasatu zitzaion, eta gainera Margarita askoz handiagoa eta zaharragoa zen. Ba, horregatik, bakarrik eskatzean eta balkoi txikian ibili ahal zen, baina leku bi horietatik libre ibiltzen zen. Aulkien azpitik bezalaxe mahai edo armairu gainean ere ibiltzen zen, eta horrek oso urduri jartzen zuen Fermin. "Noiz kendu behar duzu oilo zapar hau? Benetan lotsagarria da!", esaten zion amari. Margarita oilo lotsabakoa zen, bihurri hutsa. Seguru nago animalia batzuk guk esaten duguna ulertu egiten dutela, ze Margaritak Ferminen ahotik halako berbak entzuten zituen guztietan saltoka hasten zen leku batetik bestera, adarra jotzen bezala. Eta justu egun hartan Fermin traje berri batekin zegoen harro-harro, paparra erakusten, eta ezkerreko begiaz trajeari begiratzen zion bitartean, eskumakoaz oiloaren saltoak zaitzen zituen. Ba, amari oiloa salda egiteko hil zezala esan zionean Margaritak salto egin zuen eta lepoaren gainean jarri zitzaion, atzapar zikinak jaka berria lohitzen, eta orduan FerminekE itzelezko orroa egin eta Margarita harrapatzen saiatu zen, baina gure oiloa oso azkarra da eta beste salto bat emanez praken gainera egin zion salto. Fermin sutan zegoen, traje guztia lohituta, eta Margaritaren atzetik hasi zen eskatzetik zehar. Ni barrezka nenbilen, ama bezala, baina mesedez oiloa ez jotzeko eskatu nion. Berandu zen, ze halako baten, Margarita lurrean pausatu zenean, nik ikusi dudan ostikadarik handiena eman zion, eta Margarita eskatzeko alde batetik bestera joan zen. Orduan gauza barregarri bat gertatu zen: Margaritari arraultza apurtuta irten zitzaion, ia ia tortila eginda, eta orduan denok hasi ginen barrezka, Fermin ere bai, nahiz eta trajeari ondino disimuluzko begiradak egiten zizkion. Egun hartatik Margarita haserre ibili zen, eta handik aste batzuetara hil egin zen.

        Gaur oso pozik nago. Berriro hasi naiz egunerokoa idazten. Piloa idatzi dut, batez ere gabonei buruz, baina baita Fermini buruz. Fermin goiko pisuko gizona da, eta oso atsegina da. Nik uste dut nire amarekin gustatuta dagoela, edozein atxakiagatik gurera etortzen da eta. Niri ere pixka bat gustatzen zait, baina ez nire aita beste. Bera gogoratzen dudanean triste jartzen naiz hain urrun dagoelako, eta bera ere gurekin gogoratuko delako. Idazten hasten naizenean gaur egin dudana kontatzeko izaten da, baina ia beti gertatzen zait berdin: antzinako gauzak kontatzen hasten naiz eta beti nahasten naiz. Ea bihar jarraitzen dudan, amak aspiradora pasatzeko agintzen ez badit behintzat, aspiradora pasatzen dudanean idazteko gogoa joan egiten zait eta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.