Eusko musika 83
Mikel
Ez da oraingoa, baina usten dut, berriro ere merezi duela sartualditxoa egitea askotan gure artean eztabaidatua izan den tema honetan. Hau da: Zer da eusko musika eta zein dira hau egiten duten musikoak eta taldeak.
Ba, nere ustez behintzat, euskeraz abesten duen guztia edo musika hutsez herri honetan musika egiten duten guztiak, kolore batekoak edo ta bestekoak. Askotan entzun dugu: "Rocka ez duk euskal musika" edo ta eusko musika Folk sailean egiten dena bakarrik duk.
Nolabait, horrelako argudioak, hemen bertako musikoak berak ankaz gora bota dituzte, zeren garbi ikusten dugun bezala, denak jaso dituzte rockero hainbat gauza, edo ta rock hutsa egiten dute, edo ta hemendik ta handik jasotako mila esperientzia erabiltzen dituzte bere lanetan. Hau ikusirik, sartu gaitezen beste gauza sakontzera edo...
Gaur egun, gure hizkuntza erabiliz musika egiten dutenak, nolabaiteko pobretasunean murgildurik aurkitzen dira. Ez dute estudio egokirik grabatzeko, laguntza oso gutxi, diska etxeak ahulak ditugu gure artean bere lanak duten bultzada emateko eta komunikabideak askoz ere gehiago bultzatzen dituzte multinazionalak erabat zabaltzen duten musika. Guzti honek zera dakar:
.Alde batetik, musika hemendik kanpo ez ezagutzea behar luketen neurrian.
.Musikoak, beti zalantzan ibiltzea eta gaurtik biharrerako zer gertatuko zaien ez jakitea.
.Nola, diska etxe egokirik ez dugun, naiz eta dirudunak generalki ahal duten guztia egin, musika ez dela behar bezala zabaltzen, eta, noski, egin zezakeen lan guztiak ez direla egiten.
Bainan, naiz eta guzti hau honela izan, hor ditugu gure musikoak tira biraka jo ta ke, aurrera atera nahiean, eta hemen ere kalitatezko musika egiten dela nabarituz, naiz eta behar bezala ez egokitu.
Hor dira azkenekotan sortutako hainbat talde eta musiko oraindik ateak ireki gabe dituztenak, gehien bat dirurik ez dutelako diska bat egiteko. Noski ditugula aurrera irten dutenak ere, bainan gehien bat erdibide horretan gelditzen dira.
Aurrera irten dutenen artean, hiru taldeen azken diskak aipatuko ditugu. RUPER ORDORIKArena, IMANOLena eta ITOIZ taldearena.
RUPERek bigarren diska du hau ("Ni ez naiz Noruegako errege"), eta aurreko "Hautsi da anfora"-n emandako pausoei segitzen dio.
Reggae musikaren oinarrituriko hainbat zati ditu eta Sarrionaindia, Atxaga eta beraren hitzak gehien bat.
Abotzaren berezitasuna da nabari musiko honetan eta gainera urteotan beste taldeotan jo duten musiko frogatuak. Adibidez, Celada (batea) Orquesta Mondragonen ibilitakoa.
ELKARek atera ditu diska biak; eta musikaz esan daiteke melodikoa, lasaia eta bakardadean entzutekoa dela. Azkenaldi honetan argitaratu den lanik ederrenetako bat iruditzen zait.
IMANOLena berriz, laugarren diska luzea dugu gure artera berriro itzuli zenetik. "Iratze okre geldiak" du izena. Aurrez Iparraldean derrigorrez eginiko denboran beste bi diska luze kaleratuak dituelarik. Klabelin-Komik taldea desegin ondorengo aurren lana dugu hau, naiz eta talde horretako J. Karlos Jimenez izan pianoaz eta saxoaz laguntzen.
Oraingo honetan, perkusiorik ez du erabiltzen eta kantuak nahiko lasaiak dira; hasi tango batekin eta aspaldiko "Zuek hil zineten" gogoratuz. Hitzak Xabier Letenak, Amurizanak, G. Arestinak eta bereak ere ba dira.
Aurrez egindako lanekin badu hainbat aldaketa. Lehenagoko lana (musika) parte garrantzitsuena bazen ere, oraingoan abotsak garrantzi gehiago dirudi nahiz eta musikoak egoki lagundu.
IZ diska etxeak aurkezten du diska.
Bainan ITOIZen aldaketa eta gorakada da nabariena. Lehengo sinfoniko egiturak guztiz hauzi dituzte "Musikaz blai" bere laugarren lan honetan. Musika martxosoa, pop-rock hutsa.
Abeslaria eta baxoa dira jatorrizko sailako bakarrak, eta J. Carlos Perez berak zion bezala, hiru musiko berriak ekarri dute aldakuntza, gitarra solistak batipat. ELKAR diska etxean grabatzen dute eta aktuazio ugari dute gaur egun, kontuan izanik, gainera, "Marea gora" abestia ia ia hit bat izatea lortu duela, komerzialitasuna medio.
Bainan ba dira hainbat zati gutxiago ezagutzen direnak eta askoz ere indar eta kalitate gehiagozkoak.
Beno, ez noa gehiago luzatzera, zeren hobe dugu guztiz entzutea eta norberak bere konklusioak ateratzea, eta batipat bizi bizian hauek eta hainbat taldeek gure herrietan zehar jotzen dabiltzenak ikustera-entzutera eta aditzera joatea.
Azkenik, direla bi urte edo, Foru Aldundiak konkurtso modura erabakitako Gipuzkoak rock talde batzuen diska haundi bat prestatu zuen. Bide ona iruditzen zait, eta horrelako ekintzetan jarraitu beharrez gera gure musikoei laguntzeko eta nolabait musika mundu honetan dagoen pobrezia pixka bat gutxitzeko.
Segituko dugu...
|