| 
 
 
Sentimenduen geltokia
 
 
 
jl-x-63
 
 
 
Trenez eginiko bidaian 
 
geltoki bakartietan 
 
ene begiek 
 
esku leun eta ferekatzaile batek 
 
        pinta ditzan nahi dute. 
 
Sentimenduen ibilaldi elektrikoa 
 
geldierazi nahi duen 
 
eta existitzen ez den 
 
blues dardarti eta motel batek 
 
eztiro erotzen eta goibeltzen dit 
 
ez dakit zer, urdaila edo. 
 
Geltokiaren ikusketa 
 
lainotu eta lausotu egiten da 
 
betikoratuko duen eskuaren zeinua 
 
        sentituz 
 
eta lo egiteko prestatuz. 
 
Arpegien misterioak 
 
elurpeko umeak dira. 
 
Zoluko zikinen kasualitateetan 
 
murgiltzen naiz gozo, emeki, lasai. 
 
Geltokia nerekin ados sentitzen dut, 
 
bere begi ezkutuak 
 
nere esku leun eta ferekatzaileak
 
        pinta ditzan nahi dute.
 
 
 
              
             |