L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-1 (1984-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Nothing can stop us

 

Ail

 

        Nahiz eta diskoteka, irrati, pub, telebista, taberna eta zenbait lekutan egungo musikaz beti gauza berdinak, kontsumozkoak, merkantilistak, modakoak, nazkagarriak eta abar entzun bada zenbait jende exito eta diru utsa baino gehiago musika berezi eta kreatibo alorrera jotzen dutenak. Hoietako bat aipatzea nahi dugu: "exoteriko-irrizurizko" ROBERT WYATT hain zuzen.

 

        1. Laburki-laburki letra sopa

        Orain dela urte batzuek, 1961ean, Canterbury-n lagun txoro batzuek elkartu ziren jazz tankerako talde bat osatzeko: "The Daevid Allen Quartet". Bertan, Daevid Allenek gitarra joaz Robert Wyattekin abesten zuen, nahiz eta honek bateriarekin ere jolastu. Mike Ratledge serioak tekla gainean korrika erotuan zabiltzaten bere behatzei ez zien bista une llabur batetan ere kentzen, berdin Hugh Hooperrek, baxoa dotore helduaz zorabiozko erritmoa markatzen.

        Aldaketa batzuen ondorioz eta William Burroughs irakurririk, SOFT MACHINE taldea sortzen dute (Burroughs-en nobela baten izenburua), eta honela osatuz: Allen, Wyatt, Ratledge, Larry Wola (gt) eta Kevin Ayers (baxoa). 1965ean gara, eta haize berrien garai horretan bazen zenbait mugimendu, aurrean izanik Soft Machine: Mark Boyle-n "Sensual Laboratory", USA-tour Jimi Hendrix-ekin, Patafisiko Elkartearen oroimena, light show, happenings, film eta antzerkiaren musika, Pink Floyd-ekin jardunaldiak UFOren eta beste zenbait underground eta psikodeliko gauzetan buru eta parte hartzaileak izanik.

        Baina Daevid australiarrak ez omen zituen paperak zuzen eta debekatu egin zioten Ingalaterran bizitzea. Horretan Wyatt, Ratledge eta Ayers-ek 1968ko udaran aintzin albuma grabatzen dute: psikodelia erotua, lilura hutsa. Urrengo urtean, ospetsu eta saritsu direlarik, Hooper baxoa izanik eta Elton Dean saxoa, bigarren albuma: berezia benetan.

        Geroztik "Third" album bikotea. Experimentala eta jazz ikuspegi garbiarekin. Wyatten "Moon On June" entzunaz ikara biluziz jartzen zara. Gehiegia!!!

        Garai hartako beste zenbait jendearekin jotzen eta laguntzen hasita zegoen Wyatt, eta horretan bere bakarkiko albuma grabatzen du, "The End Of And Ear!", zenbait gauza free eta irritsuarekin, eta ez du osatzen Soft Machine-n "Four" Lp-a, MATCHING MOLE taldea sortzen bait du, eta bi album grabatu ("Matching Mole" eta "Little Red Record"). Beste zenbait diskatan ere laguntzen du, eta honetan iristen gara 1973ra. Urte horretan, eta hirugarren piso batetatik eroririz, zangoetatik paralitiko geratzen da. Zer esanik ez ondorio gogorra izan zuela, bainan kurpil-aulkian eseririk berriro ere musika eta musikoen artera iristen da, tekladoak izanik ordutik honera bere tresna bereziak. Zoritxarrezko denbora honen fruitua "ROCK BOTTOM" albuma dugu (1974).

        Inoiz egin duen gauzarik onena. Poesiaz bustiriko malenkonia ilunaldi maitagarriaz estalirik. Anima biluzitzen duten ahots eta soinu dardartiak. Zoragarria benetan. Urrengo urtean "RUTH IS STRANGER THAN RICHARD" kaleratzen du, eta zenbait gorabehera izanik diska etxearekin, ez da

aurrekoaren hainakoa, kutizizkoa izanik ala ere.

 

        2. ...eta hemen berriro gure txorimaloa!!!

        Eta zenbait arlote politekin enrroilatu ondoren, 1982an "NOTHING CAN STOP US" eskaintzen digu. Azala: langile bat ukabila jasorik. Musika: bereziki desberdina. Hitzak: gogorrak.

                "Abesteagatik ez naute fusilatuko behintzat

                agente librea naiz

                badut protestatzeko eskubiderik"

        Horrela hasten da berak konposaturiko tema bakarra, "Born Again Cretin". Sudafrikako Nelson Mandela oroituz. Izu eta exotismo barnean kolokaduran. Jarraieran "At Last I'm Free'', amodio eta libertatea melodi eresneurriaz goxatuz. Konpas gogorrekoa, eta pianoz erritmoa sortzen duelarik, "Caimanera/Guantalamera" ezaguna gaztelaniaz. Ai!... Ibizarako bisitak...

                "...eta hitz egingo dugu

                burua giltza batez zulatzen dizuten bitartean

                zuk hobeago ulertzeko..."

        Humorea eta armonia bitxia Ivor Cutler-en "Grass" tema honetan. Eta EEBBtako guda denborako abesti alai bat "Stalin Wasn't Stallin'"

                "Stalin ez zen txantxari

                Berlineko abereei esan zienean

                ez zela pozik izango

                bere lurretatik bidali arte..."

        "Red Flag"-ekin zabaltzen da bigarren aldea. Himno tankeradun abesikurrin gorria glosatzen.

        "Strange Fruit" dugu gero. Hego EEBBetan 1930ke beltzen hilketei buruz:

                "Hegoko zuhaitzek fruitu bitxia dute

                Odola hostoetan, odola sustraietan..."

        Sentitutako musikaz hitz gordinak zabaltzen, arreglo bereziaz koloraturik. Eta berriro gaztelaniaz, orain Violeta Parra-ren "Arauco" famatua. Bertsio interesgarria erritmo sakonez. Ondoren DISHARDI bengali taldeak jo eta abesten digu "Trade Union": Oriental musika eta langileen elkartasuna batera adieraziz. Eta "Stalingrado" poemarekin amaitzen da, bere egileak, Peter Blackman, ahots hutsik errezitaturik.

        Hau da albuma: musika desberdina, erritmo aukerarekin eta ideelogi aldetik argia eta garbia. Zoragarria zenbait momentutan. Bainan ez zen gelditu

Wyatt, eta bela genuen maxi-single bat hiru abestiaz osaturik: "Shipbuilding", "Memories Of You" eta "Round Midnight". Berriro ere Wyatt berezia, emeki minduz, instrumentazio disonanteaz klima lilurak lortuz, eta ahots bakarki horrekin hortzadarreko sirimiriaz bustiaz.

        Berriro ere itxarongo dugu, zeren eta EZIN GAITU EZERK GELDITU.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.