Zinema trip
Ail
Bukatu da lana. Kalean zara. Oraindik goian da eguzkia. Zigarro bat piztu. Pasiatzen. Burua nahasturik duzu. "Zer haize ederra". Zinema bat bidean. Sarritan gelditzen zara fotogramak ikusten, baina ez zara inoiz barruratu. "Gaur sartuko nauk ba". Zigarroa xurgatu eta bota. "Ticket bat, mesedez".
Ekina da filma. Zuri-beltza. Badirudi jende asko dela. Haize falta sentitzen duzu. Butakan egokitu. Begiak pantailaruntz. "Oh!... subtitulatua den eta...", ezpainak okertzean. Saiatzen zara imajina eta letra txikiekin. Bela, burua zurrunbiloan duzu. Begiak itxita. "Puf! Zer bero egiten din". Txaketa kendu eta gona gainean tolestatu. Ileak konpondu. Besoak gurutzatu.
Aspertzen ari zara. Ulertezina zaizu filma. "Uhm?... Zer da hori?". Zerbait kezkagarria susmatzen duzu inguruan. Erne zentzumen denak. Nabaritzen duzu. Zure eskubikoa da. Usain berezia: gizon kolonia merkea. Eta hotsa. Zer hots larria. "Asmatiko arnas hori..." Estutasunezko zarata. Gainditzen. Erritmoa azkartzen. Urduri zara. Bihotz taupadak. Baina... erne! Zerbait isterrean. Emeki-emeki. Eztiro. Laztantzen. Alboko gizona mugitu egin da. Hurbilago duzu arnas larria. Begiak pantailan finkaturik. Irten beharrean. Arnasa madarikatua... Ister gainean... Laztantzen. Izerditan. Iluntasuna egin da. Bihotza lehertzera.
Besoak desgurutzatu. Isterreruntz. Igurzketa lekura. Gorputza paralizaturik. Ia iritsi zara. Behatzak luzetu. Arnasa heldu. Azken mugimendoa... erortzera zijoan txaketa...
Begi denak zuregan sentitzen dituzu. Aurpegia sutan. Malko traidoreak... Automatikoki jaiki. Ateratzen zara. "Zer argi den oraindik arratsa". Txaketa jantzi. Zigarro bat piztu. Bazoaz ibiltarien artean. Urruntzen.
|