L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<txor0300>— Txortan-3 (1985-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Aurreneko hitz tentela

 

        Pasatu duk negua hi, eta aguantatzen diagu ahal den moduan herriko tabernetako zerbezekin mozkortuz eta kaleko neskekin xirri batzu eqinez. Ze baserritarrak ez zaudek gu bezalako punkiekin zelaietara joateko indartsuak hil zirenetik, gandorrak eukitzeko oilarrak nahikoak omen dituk eta. Aguantatu diagu, bai, sartu gaituk leku sekretu eta publiko askotan, zahartu elurra mara mara goian behean ari zuela eta abaztu zaiguk eguzkiaren kolorea. Triste gaudek udaberria oraindik ez datorrela esaten dutela baina hotza kentzeko, porruek eta farias-alu horiek lagundu bai, hobeak dituk ordea porrupatatak, horiek bai sartzen gaituztela F.M. ondan, ez Loiolakoan noski eta ez gaituk hemen beste irrati marabilloso horren propaganda egiten hasiko, tragoak pagatzen ez dituzten bitartean, atera diagu, enteratu zaitezte, hirugarrena; eta gu?, beti bezala hi, noizean behin sanjungo ura edanez hondoa kentzeko.

        Oraingoan bai! Totala! Peñafloridako kondea kanposantutik altxatzeko eta Mikel Jacksonen bideo horretan agertarazteko adina. Ikusiko duzue. Zer ajola zaiguk za zonbi bat gehixo?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.