Kaixo, adiskide.
Eskerrik asko nigan erreparatzeagatik.
Asko poztu ohi nau, bai, jendeak nigan erreparatzeak.
Benetan.
Izan ere, ni lehen ezer ere ez nintzen,
ez nuen esistitu ere egiten. Nire egileak sortu ninduen arte;
eta sortzeaz gain, aldizkaritxo maitagarri honen barnean
agitara eman ere.
Eta oso pozik bizi naiz, bai, batez ere, zuk bezala,
edonork nire orri hau ireki
eta begira hasten zaidanean.
Egia da gero denek,
zuk zerorrek ere egingo duzun bezala,
orria pasa eta aldizkari itxiaren barneko ilunpean
uzten nautela,
baina badakit noiz edo noiz nitaz oroitu eta gogoan izango nauzuela;
oinetakoen lokarriak lotzerakoan,
autobus batetan sartzerakoan,
erlojua begiratzerakoan...
Biziki pozten naiz hori pentsatzean, eta gainera beti dut halaber
ikusle berri baten etengabeko itxaropena...
Bai, oso pozik sentitzen naiz,
polita da beneten bizitzea...
|