L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-3 (1985-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Norabide derrigortua: Direccion Obligatoriarekin

 

Txipi

 

        Gezurra badirudi ere, azkoitiar askok ez daki herri trsite honetan talde rock bat dugunik. Jakina, Jotakie-ren berri badu jendeak, baina Jotakie dagoeneko zeharo xaputar bihurtu zaigu, taldeko lagun bat bakarrik dute azkoitiarra eta. Ez, ez, talde rockero azkoitiarra Dirección Obligatoria da.

        — Nola esan dek, hi? Dirección Prohibida!

        — Ez, ez, koño... Dirección Obligatoria. Tontue ematek, tio.

        Ba bai, horixe bada, Dirección Obligatoria: "Flako" Pattakie gitarra jotzen eta kantatzen; Luka —xapupar bakarra— baxuan; eta Juani "Makoki" bateriari joka.

        Dirección Obligatoriak ez du jotzeko aukera gehiegirik izan; ezta ezer grabatzeko ere. Azkoitian bertan jo izan dute gehienbat, Gazteen Asanbladak antolatutako jaialdietan betiere. Gaztetxean estimaziorik haundiena izan duten taldeen artean dago duda handirik gabe.

        Kaka-Flash-eko zenbait lagunek elkar hizketa bat egin zieten "Dirección"ekoei eta gero elkar hizketa hori bera jada desagertua den "La Voz de Euskadi" egunkarian ere atera zen. Elkar hizketa hura egin zutenak oso lagun minak ditugu, aspaldiko lagunak alegia, txikitakoak... Eta beren elkar hizketa utzi egin digute; bertatik honako pasarte hauek aukeratu ditugu "Txortan"en irakurlante sufrituoi eskaintzeko:

        — Nola definituko zenukete zuen musika? Zein ondatan zabiltzate?

        — Ba gure musika "barribajeroa" dela esan daiteke. "Underground" alegia. Underground musika.

        — Garajekoa? Garajeko soinua al duzue?

        — Ez, ez, garajekoa ez, txabolakoa. Kutre xamarra baduk, bai, baina goxotua zegok. Nolanahi ere, era guztietako kantuak dizkiagu, denetarik pixkat. Egin nahi ez duguna pop "babosoa" duk, hori behintzat ez. Bai..., hori duk, "Underground gozatua" duk gurea.

        — Ze talde dituk gehien entzuten dituzuenak?

        — Nik azken bolada honetan ez diat batere musikarik entzuten, influentziarik ez izatearren —dio Makokik—. Echo & The Bunnymen asko gustatzen zaidak... Manolo Escobar ere —esaten du Lukak, guk barreari ezin eutsi diogularik...—. Izenak emateko... ez zekiat, Espainia aldeko jendea ere gustatzen zaiguk, Madrileko "pop"eko jendea alegia. Eta Europa aldeko talde pop ezagunak. Batez ere pop, baina babosidaderik gabe. Disko-musika ere atsegin zaidak —azaltzen du Flakok...

        — Zeinek egiten dizkik kantak Dirección-en?; hitzak, musika, moldaketak...

        — Denok egiten diagu, denon artean. Gehienetan lehenengo ideia Flakok ekartzen dik, baina kantua denon artean egiten diagu. Gero moldaketak egiteko Luka zeukagu. Konponketak egiten dizkik, eta korteak sartu... olagarro bat duk.

        — Zuek gazteak zarete, baina baita beteranoak ere, ezta?

        — Superbeteranoak —Makoki—. Ia-ia nazkatzeraino —Flako—. Ni beterano jaio nitian —Luka—.

        — Eta zer ikasi duzue urte guzti hauetan zehar? Moskeo asko, potrotakoak, mementu onak...?

        — Satisfakzio bat izaten duanean putada eta potroetako asko atzean geratzen duk. Horregatik jotzen diagu. Jakina, inoiz aritu izan gaituk diruagatik jotzen, baina ez Dirección Obligatorian. Dirua ondo zegok, hori kristo guztiak zekik, baina inportanteena heuk nola pasatzen duan duk, jotzen de puta madre pasatzen dituan mementuak. Horrekin roilo txungo asko ahazten zaizkik, eta roilo txungo ugari zegok bazterretan. Moskeo asko izaten duk baina, bai, kantu bat ateratzen duanean lanean jardutzeak merezi izan duela sentitzen duk.

        Tira, beste asko eta askorena bezala, Dirección Obligatoria-rena dirurik gabeko artista gazte batzuren historia da. Derrigorrez ilusio-desilusio tira-biren arauera mugitu beharra duen talde artistiko baten historia. Eta artikuluxka hau zuen begi aurrean jartzen denerako Dirección Obligatoria zenbait hilabeteko "oporraldi"etan izango bide da. Laster bukatuko ahal zaizkie "oporraldi" horiek!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.