Tira, tira, pasa ezazue orria, demontre!
Ezin al nauzue bakean utzi?,
ez al duzue ezer hoberik egiteko?
Nire egile maltzur hori harrapatuko banu...!
Tira, ni sortzea uler daiteke,
baina gero zakarrontzira bota
ala erre beharrean,
hara nondik aldizkari zikin nazkagarri honetan argitara ateratzen nauen.
Lotsagabe zikina!!
Eta zuek berriz, hor zabiltzate,
bata bestearen atzetik,
beste zereginik gabe niri so,
ez dakit zer banintz bezala...
Utz nazazue behingoz aldizkari itxiaren bakean,
eta ahaztu nitaz betirako, in saecula saeculorum.
Zoazte pikutara!,
Fuck off!!!
|