L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 9. alea (1998-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Adiorik ez Matub Lunes

 

Khalid Amzir

 

Hil egin zaituzte, Matub Lunes. Amazigha (bereberra) zinelako bakarrik hil zaituzte, zure borrokarekin bat egiten zenuelako, abesten zenuen bakoitzean amazigh herriaren sentimenduen eta aldarrikapenen bozeramailea bihurtzen zinelako. Hil egin zaituzte, aurrerakoia zinelako eta zure mezuak intrantsigenteek gorroto duten hizkuntzan abesten zenituelako. Hil egin zaituzte, eta zure heriotzarekin Aljerian, Tunisian, Marokon edota Europako edozein herritan bizi garen imazighn (bereber) guztiak hil nahi izan gaituzte.

        Matub Lunes, zure hilketarekin bat eginez, gobernu aljeriarrak arabizazioaren legea jarri nahi du abian, hizkuntza bakar bezala arabiera ezarriz eta beraien oinarrizko eskubideak eta eskubide historikoak aldarrikatzen dituzten gizarte mugimenduak, kulturalak eta politikoak suntsituz. Amazigh herriarena bezalako antzinako hizkuntza bat baztertzea, mespretxatzea eta ukatzea dakar horrek. Interes gehiegi ari dira bat egiten batetik zein betetik gure herriarekin amaitzeko.

        Horregatik, hemen dauden imazighn (bereber) guztiei dei egiten diet, gurekin amaitu dezaketenaren arrisku ezagun eta berehalakoaren aurrean, ahotsa altxa dezaten. Halaber, dei egiten diet amazigh herriaren, bere nortasunaren eta bere kulturaren desagerketaren arriskuaren aurrean elkartasuna adieraz dezaketen guztiei mobiliza daitezen, Matub Lunesen hilketa salatuz batetik eta, bestetik tamazighth (bereber) hizkuntza klandestinitatera behartzen duen arabizazioaren legearen bazterketa aldarrikatuz.

        Amazigh herria, gainera, ez dago arriskuan Aljerian bakarrik. Marokon ere, errepresio gogorra bizi dugu eta gure ohiturak galtze aldera, hezkuntza sistema marokoarra gure nortasuna ito nahian dabil.  

 

(98-VII-2ko egunkari batetik)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.