L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 9. alea (1998-uztaila) —<vlad0908>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Mumia Abu-Jamal

 

Mumia Abu-Jamal

 

1954ko apirilaren 24an jaio zen Filadelfian, EEBBetan. Gaztetandik beltzen eskubideen alde lanean aritu zen eta Pantera Beltzetako partaide izan zen. Hainbat urtez irratietatik ahotsik gabekoen alde lanean aritu ondoren, dagoeneko Filadelfian kazetari eta ekintzaile afroamerikar ezaguna zenean, 1981ean tirokatua eta jipoitua izan zen eta polizia bat hil izana leporatuz atxilotu zuten. Mumiari leporatutako hilketan parte hartu ez zuela dioten lekukoak dauden arren, heriotzera kondenaturik, hamazazpi urte daramatza heriotzaren ziegetan preso. Mundu guztiko hainbat erakunderen borrokari esker, hainbat aldiz atzeratu da bere exekuzioa. Oraindik, ordea, preso dago.

 

Pentsilvaniako heriotzaren galeria handienetik idazten dut, Huntington-eko espetxetik, Pentsilvania erdialdeko nekazal giroko hegoaldetik. Erkidego honetan heriotzaren zain dauden 123 pertsonen arteko bat gehiago besterik ez naiz. Heriotzaren atariko burdin zati honetan bizi naiz 1983ko udaraz geroztik. Duela zenbait urtetik hona ZD (Zainketa Disziplinarioa) kodea ezarri didate, nire fedea, John Afrikaren irakaspenak, agertzera ausartzeagatik eta ilea moztera ukatzeagatik. Horregatik nire senideekiko telefono dei guztiak ukatu dizkidate eta, tarteka, kateaturik edukitzen naute nire sinesmenak baztertzeari uko egiteagatik.

        Beste gatibuek bezala, heriotzaren galerian gaudenok ez gara denbora pasatzera mugatzen. Hemen, tunelaren amaieran ez da askatasuna ikusten. Hemen, tunelaren amaieran heriotza dugu zain.

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

— Abu-Jamal, Mumia: Desde la galeria de la muerte.. Txalaparta, 1996 (espainolez).

— Mumia Abu-Jamal, in Ghetto Sound System fanzinea. Hernani, 1997. 32-33 orr.

— Heriotzaren morroia, in Egunkaria. 1996-1-20 32 orr.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.