L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad1000>— Vladimir. 10. alea (1998-abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Vladimirtarrok ez bezala dabiltza Egin egunkariko eta Egin irratiko lagunak. Izan ere, bitartekorik gabe utzi dituzte lanerako eta adierazpen askatasunaren alde egiteko prest dauden ehundaka langileak. Vladimirtarrok, aldiz, lanerako bitartekoak baldin baditugu ere, langile gutxi ditugu gurean. Abuztuko opor haizea, nonbait. Berandu bada ere, ordea, hemen gatozkizue beste behin ere, ahal dugun neurrian liburu zaharretara zein berrietara jo eta bertako zipriztin gorriekin osatzeko gure ohiko orrialdeak.

        Oraingo honetan, nola ez, literatura hutsa denez, Baltasar Garzon epailearen autoa ekartzekotan izan gara hona. Literatura gorritik, ordea, ezer gutxi du eta azkenean nahiago izan dugu gure orrialdeak zerbait arinagoarekin —eta hobeagoarekin— osatzea. Guri ere, ordea, ez zaigu ahaztuko azken aldian ezagutu dugun autobonbarik sonatuenaren prestatzailearen izena. Ume gaiztoen mendekua iritsiko da. Zin dagigu. Aurtengo eguberrietan, beraz, adi ibil bedi Baltasar erregea, Olentzeroren igitaiak bidali ditugu eta zorroztera. Oraingoz, oporretan gaude.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.