L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad1100>— Vladimir. 11. alea (1998-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Irailarekin batera, Vladimirtarroi luza diezagukezuen —hau aditza, eh?!— azterketarik zailena honakoa da. Ea iraileko vladimir dagokion bezala irailean argitaratzeko gai izango ote garen. Izan ere, ale berri honen azalean 98ko iraila jartzen baldin badu ere, gure erredakzioko langileok —nolabait deitzearren— bakarrik dakigu noiz demonio idatziak diren orain irakurtzen ari zareten lerro hauek. Kontuak kontu, ale berria azkenean eskuan duzue eta hori da garrantzitsuena —kontu eske ari zaizkigunak bakean utz gaitzaten behintzat—.

        Hala ere, bazkideei behintzat eskatu behar diegu barkamena. Euskal Herriko postontzietan edota Espainiako eta Frantziako espetxeetan Vladimir jasotzen duzuen guztiei. Zuok gehiegi haserretu ez zaitezten, ordea, pentsatu dugu zerbait. Hau da: atzerapenarekin jasotako Vladimir bakoitzeko, bazkidetza luzatuko dizuegu —dohainik, noski—. Honela, iraileko Vladimir azaroan jasoz gero, bi hilabetez luzatuko dizuegu harpidetza. Ez zarete, beraz, beste puskatean gutaz libratuko. Ezingo duzue.

        Besarkada gorri bat kamarada guztiei.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.