Xabier Aldai
etxera itzuliak gara hildakoen legezko
memoria defendatzera eta bide batez
bizi direnengandik idazteko xedez irudien gosez
gure gosea hain zaharra hain lehensemea dela esateko
ezen eta galdu zirenak edo eraitsi edo deuseztatu
edo desitxuratu edo gainapainduak
baztertu eta faltsuki izendatutako
sasoialdi guztietan batera aztertu ditugun
iragan bakoitzaren bisaiak jaiki ahalko duten
ni bezala lagunen gorpuen ondoan hiriaren erdi minetan
bira bat emanez gogorarazten nauzu gogoan zaitut
telebista pantailetan zatitu gintuzten odolezko
malkoak isurtzen ez dituzten kameren begiek
bildumatzaileen zigilu beilaska garestietan
kaleetan zehar haizeak daramatzan
egunkarien orrialdeetan barne eta ez da aski izango
hauxe duzu bizi nahi dutenen guda
mihi purpuratuen amapolak babesten zituzten
orri arantzadunak bata bestearen ondoren
batak besteari.
|