Iñigo Aristi
Poema bat idatziko nizuke
malkoen nazionalitatea begi anonimoetan
eskutitza bailitzan...
Poema bat idatziko nizuke
aldaeren ziutatera gonbidatuz...
Poema bat idatziko nizuke
itaunen gomendioz
zure telepatia nirea besarkatuz...
Poema bat idatziko nizuke
tristuraz ilunabar lanbrotik
zure beltzaran isladaz...
Poema bat idatziko nizuke
agorriaz nire bihotzaren nomenklatura ferekatuz...
Poema bat idatziko nizuke
mendebaldeko orratzen meridianoa
zure karriketan bahituz...
Poema bat idatziko nizuke
eta ondoren doinuz josi
bere letra...
Poema bat idatziko nizuke
|