Lehertzeko garaia
Linton Kwesi Johnson
euskaratzailea: Xabier Montoia
malko garratzen urte latzak
iluntasuna ezaguna oinazez neurtua
etsipen beltzak odola borborka irakin artean
eta begiak ia errautsa irudi anbarrei
azkar atxikitzen zaizkie:
suzko atzamarrak bezala jendearen pakean
harriak bezala ume beltz baten haziketaren gainean
labainak bezala nire herriaren itxaropenean
heriotza bezala nire bizitzeko eskubidearen gainean
eta horrela odolaren zina egiten da;
eta horrela neuk nozitu, jaiki eta oihu egiten dut:
nere herria! lehertzeko garaia da;
bota zure zama, zure haragi ustela,
zure irrifar okertua, zure suzko begirada,
zure malko garratzak, zure landatze morroiaren urteak,
harri koxkor eta lehorte eta zimiko eta ekaitzarik
igitaitu egiten dituzun artean.
lehertzeko sasoia, nere herria! zure etsaiaz libratu!
|