Laguner
Aintzin solasa egin tenorean, preso atxilotu duten adiskide baten berri ukan dugu: Joseba Sarrionandia durangarra, zeinek-eta Gasteizko hiriaren literatur-lehiaketako ipuin irabazlea hemen ematen baitu argitara. Gutartean laster ikusteko esperoan, erran dezagun ere, kazeta hunen segida lanbrotsua dela, gutariko edozeinek ez duela bertze bi baino gehiago ezagutzen, ez gatozela bat eta ez dugula, klarki aitorturik bederen, inungo xede, fede eta esperantzarik. Hortakoz, bada, zenbaki hunen eskeintza Edward Spencer Dodgson-i. Biba zu Edwin, bizi bekigu Xiberoa!
|