L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Xaguxarra aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Xaguxarra-1 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Suryanamaskar

(eguzkiari agurra)

 

Josu Landa

 

"...hasera batetan eguzkia sudurra zen"

(Agerpena 84, 2-3J

 

sartu bai sartu barruraino jaun andreok neska mutilok denontzat badago lekurik eta sarrera ordaindu beharra dagoela gogoraraziz 23$ goazen barrura zer uste zuten alu hoiek bada bera izorratzen ari zela koba ilun hortan ezer kobratu gabe ala baina neska zure panpinak ez du pagatu behar eta hasiko dugu gure tourné ikaragarri hau la cueva del misterio de la vida ez pentsa hau baino hobea dagoenik hemengo estalaktita eta estalagmitek ez dute parerik J.K.G. Figels prehistorialari famatuak dionez eta sartu baino lehen erreparatu no-

 

                berotasuna sortu behar din

                hotzak dagoenean hotzak

                   ai ze kaka!

                   ze sukar txar

                   ta maltzurra

                hotzaren hotsez bereganatu

                hotz izkutatuen hotsak

                   ene jesus

                   libra nazak

                   jaungoikoa

                begira itzan kontu handiaz

                gorputz hortako ahotsak

                   nazka handi

                   sudur sakon

                   behatz sobran

                sar hadi laster ene behatza

                presa bait zeukin bihotzak

 

aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / kantabeltzaairean  / beltzarenitzalakar / doan gailetaborobi / larenipurdia eskel / akzintzilikhormeta / n laumetrotakokabl / ea pistolaktirokaj / oetake 96oktanotak / ogasolina pumdiozu / oihuka himalayaok

 

lako landareak hazten diren kobaren inguruan oooooo dio berriro jendetzak eta sarreraren bi aldetara kontura zaitezte forma hain bitxia duten bulto kapritxoso hoietaz anteojo gorridun turista ahozabalik geratu zaigu bi handi eta bi txiki gure turista ez da bere liluratik ateratzen inor konturatu gabe Mozart irteten da forotik eszenatokira goi goian dagoen gantxo mogikor hori iluminaketaren interruptorea duzue eta laztan leun batez biztuz klit klit goazen barrura klit hori da gure koba honetan sartzeko klabe sekretoa baina zergatik

 

                hodeiek asko omen zekiten

                nire bizitza maltzurraz

                   ojala gaur

                   bezain lerden

                   bezain sendo

                mututuko haiz ahozabalik

                ene makila haitzurraz

                   erne hadi

                   bular erdi

                   zuritu zain

                hire eguzkia izkutatu dun

                begi arteko sudurraz

                   iztar azpi

                   karanbolaz

                   jira-bira

                poroak itxiz bista landatuz

                lurperatuko zain lurraz

 

ertu hortazerlojuo / doltsumaitea mereng / geplastozena ladri / lozeginikoerrebist / a arbolarensabelag / ranoduna haizkorak / musukatutakolepoa / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / txantxangorriaren m / okokrudela hariare / nmuinodoltsua konp

 

ari da haur hori negarrez ez al du amarik hormetan zintzilik herrialde honetako irudi berezi batzu dituzue ateratzean saltzen dira kopiak oso merke baina hain edertasun handia duen espektakulua ez utzi nolanahi pasatzen instalaketa elektrikoari esker suministros eléctricos easo ikus ditzakegu inguratzen gaituzten forma bitxi eta zoragarriak iztar ederrak zituen benetan mutil hark baina segi segi gure txango izugarri honetan Mozartek batutaren kolpe ttipi batez orkesta arrankatzen du embrage primera embrage-acelerador nork lezake mutil horrekin aaaaaa zer gertatu da instalaketak

 

                komuna ireki itxi leihoak

                sudurra zabal zabalik

                   ura zian

                   hankaz gora

                   garrasika

                zulotxo hortan sekretu hortan

                sakontzeko ez ahalik

                   ezta ere

                   inolako

                   oskarbirik

                ilunpetan naun begi artean

                ez dinat nigan itzalik

                   zuloetan

                   aurkituko

                   dinat argi

                sudur sakonak ez din muturrik

                behatzak ez hatzazalik

 

huts egin du barkatu segituan konponduko dugu baina jabe zaitezte naturak amodioz ematen digun fruitu gozo honetan baina eeee zer dira mogida hauk lurra ikaraz dago mogimendu perostaltikoak eginaz lasai mutil nik helduko haut zer ederra zen mutil hura aizu orru batzu zabaltzen dira ere altabozen bidez erne jaun andreok neska mutilok luz y sonido munduko emanaldi audiobisualarik ederrena Bidaniako Aurrezki Kutxak lagundurik gidaria arren gidaria arren gidaria arren erregutzen du herriak zer zer zer erantzuten du enperadorak salba gaitzazu salba gaitzazu salba gaitzazu

 

                koba aurrean egon nindunan

                hire baita begiratuz

                   banizkinan

                   begi aski

                   bihotzean

                eskubikoak ezkerrekoak

                hireganantz erdiratuz

                   sartu behar

                   baina haiek

                   ere ezin

                ene sabelan atera nahirik

                semaforoak jiratuz

                   orduan bai

                   bestela ez

                   irten huen

                sudurretatik sudurretara

                sudur leiza desiratuz

 

asarenpuntagosetia / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / entxufeberrehunbol / tio ISBN84-7148-04 / 0-9 metxeroakitzal / itakosua maitemait / emaitea familiaren / beroparegabea suak / eraikítakohutsunea / fotosintesiakasmat / utakoeguzkia tente

 

eta ongi da ongi da ongi da hor aurrean hondo hondoan baduzue kristal bat larrialdiko irteera bai hori hortik barrura mesedez sarrera estua den arren gero zabalago egiten da aizak hi ez nigandik urrundu Mozart bere puskarik onenetako bat jotzen ari da baina aizue ez garrasirik egin bizitzaren sekretua agertzekotan ari zaizue eta baina keba nipadios ez ziren isilduko aizu zer pentsatzen zuten bada turista alu horiek klaustrofobia duen norbait balitz ohartaraz dakigula haize akondizionatua biz dezagun eta odol kolorezko

 

                behatza sartu huen poliki

                poliki ninan laztandu

                   kulparik ez

                   errudunak

                   hil zeizkigun

                odolez busti ta piskanaka

                ta piskanaka barrundu

                   tantoz busti

                   euriak din

                   arrazoia

                nire begiak ezti zauriak

                zauriek behar lagundu

                   erahilgo naun

                   aleluia

                   erahilgo hau

                hodeietan naun ezin lurrera

                lurretik ezin urrundu

 

mongeneraltente iz / kinagehiizlina dia / positibabeltzarene / derra gruazigotako / zipotea jolasjijoj / aakabo izpirituagr / ifotik etorria lor / eaktantokagasolina / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / harmonikadoremifaz / utik errotuladorea

 

kutsurik duen gela handi honetan naturaren emankortasunaren beste sinu bat ikus dezakezue turistek utzitako pabeiloi ilunean Mozart in crescendo jaun andreok neska mutilok gela honetako ederra ikusten bukatzen baduzue zaila dela jakinik ere erregutuko nizueke bai eskubira bai ezkerrera ageri diren bi leihatila horietaz kontura zaitezten gorputz osoa ere bazuen ederra mutil horrek norbaitek ausardi nahikoa balu barrura bitza zulotzoak eta sakonean bi arraultz edo antzeko zerbait aurkituko lituzke arraultzeak mutil hark izan

 

                tokirik eza ezaz beterik

                hutsunez hustuz osatu

                   jaiotzaren

                   babes hotza

                   musukatu

                leuntasunaz ihintz itzala

                mingain mingainez gozatu

                   erlojua

                   hitzik gabe

                   garrasika

                lanbroak dizkin hire krabelin

                orlegiak larrosatu

                   lur laztanak

                   begi beltzak

                   besarkatu

                zeruko parrez behatz laguntzaz

                ez den guztia gauzatu

 

renmarraestatikoa / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / makurreraindizekon / plexua txinaurrien / larrujotzearenalaba / biriketakoerdilobul / uhegalaria grapaerr / adikalultraezkertiar / rra ortzadarkonkordu / narensemea plazaerdi

 

behar zituenak hi eta Mozart and Co. estasi orgasmiko batetara iristera doaz Marca y producto registrados iritsi dira prohibida su reproducción total o parcial o a e jaun andreok neska mutilok ondasun natural honetan ondo aprobetxatuz denbora aurrera bait doakigu eta ai ze tipo zen hura eta argira ateratzeko beharrean aurkitzen gara tronpa formako zulotxoetatik jendea irten zedin eskatuko genuke Mozartek piano piano darama bere orkesta eta denok enbudo formako beste gela ho-

 

                dinbidanbaka elkarrengana

                irri-orroak zintzilik

                   fristi-frasta

                   bulunbatuz

                   dardaraka

                kliklada luzez dzanga ta dzanga

                kurubilkatuz isilik

                   iturrien

                   kurrunka hau

                   libarrunbaz

                diz-diz gindunan dzaust liluratu

                klukatu gabe makilik

                   marakiro

                   kuzkuzean

                   elkar gosez

                turuten dandaz zirt-zartez gaitun

                maitasun ozenez hilik

 

andekapitatutakoa / renburukomina besa / zpiko orraziherdoil / dua susmohegalarih / odeietanzehar izer / diarenoihartzungor / puztua aienejesusa / i hiztegiarenzizar / egosetia ilargiak / erantsitakomalkoa / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun

 

netan bildu ez atera argazki gehiegi flashak hormetako pintura estropeatzen bait du eta mutil horren izterrekin batera ejem barkatu jende guziarekin batera aizak motel hire gurasoekin joan hadi abiatuko gara kanporantz Coca-cola eta Fantako latak jaso faborez kontuz buruekin ez dezatela kolperik har gelatik ateratzean eske hain ttipia ezarri duzue irteera ez guk ez naturak egin du ai ai ai tastas ipurdian eta zu puta eta amari ez zaio hori esaten eta kontuz kontuz mila aldiz

 

                hodeietan naun ezin lurrera

                lurretik ezin urrundu

                   erahilgo naun

                   aleluia

                   erahilgo hau

                nire begiak ezti zauriak

                zauriek behar lagundu

                   tantoz busti

                   euriak din

                   arrazoia

                odolez busti ta piskanaka

                ta piskanaka barrundu

                   kulparik ez

                   errudunak

                   hil zeizkigun

                behatza sartu huen poliki

                poliki ninan laztandu

 

EKNmaiteadubida la / ntrasexodunmatxist / a beldurrezbortxat / utakoorialdea zin / tzarrizbesarkatuta / kobufoia saltotrip / lemortalazailagoao / raindikaaaleeehoop / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / zilborazpikobabese / pela nonbaitaurkit

 

beharbada ez zuen zitarik ukango arratsalderako ez ez amodio plantoniko bat zen bibolinek Mozartekin batera pianissimo badirudi instalaketa konpondu dutela Jose Feliciano ahaztezinak bere azken gargarak eskaintzen dizkigu tiroriroriro tatxin tatxin baina ez zaitezte hor geldi gera barandilan heldurik zaharrak da eta ze kojones eta barkatu eta hire izena zein duk Antton eta hirea zein dun eta Mirentxu ogibidea gidaria telefonoa 391720 egoera zibila ezkongabea ez diat ordu li-

 

                sudurretatik sudurretara

                sudur leiza desiratuz

                   orduan bai

                   bestela ez

                   irten huen

                ene sabelan atera nahirik

                semaforoak jiratuz

                   sartu behar

                   baina haiek

                   ere ezin

                eskubikoak ezkerrekoak

                hireganantz erdiratuz

                   banizkinan

                   begi aski

                   bihotzean

                koba aurrean izan nindunan

                hire baita begiratuz

 

utakolezezuloa egu / zkiarenpenduloaneg / arrez baietzesanaz / erahil flexookerra / renelbarritasuna k / assettetikisuritak / oesperma iritzijau / rtikiarenitzalpean / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / guardasolaestufaku / rtuta erreferendum

 

brerik eta Feliciano ari da dena gainditzen eta mutil hori ez zen beretzako pertsona lasai lasai jaun andreok neska mutilok ez ukan presarik naturaren mirari bat bait duzue aurrean Mozarten eskutik bukaera armonioso batek estaltzen ditu oihu eta garrasaiak mesedez nori galdu zaio haurtxo eder hau zurea al da tori bada ez horregatik eta gure gaurko bisita hau bukatzera doa eta Bidaniako Aurrezki Kutxan ahorro seguro eta dubidubdubda eskerrak eman eta ezkerreko paltrikan

 

                sudur sakonak ez din muturrik

                behatzak ez hatzazalik

                   zuloetan

                   aurkituko

                   dinat argi

                ilunpetan naun begi artean

                ez dinat nigan itzalik

                   ezta ere

                   inolako

                   oskarbirik

                zulotxo hortan sekretu hortan

                sakontzeko ez ahalik

                   ura zian

                   hankaz gora

                   garrasika

                komuna ireki itxi leihoak

                sudurra zabal zabalik

 

telurikoarenabsten / tzioa etaberrirobu / ruhausteak korreoz / bidalitako haizeak / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / minberakeriabihozp / erakeriasamurkeria / goianbegoamen hode / iekgrisatutakoamod / ioa lanpararenbela / rriakmutu eskiakma

 

sartzen du batuta Mozartek mila esker berriro zuen etortzeagatik ez ahaztu irteeran oroigarriak dituzuela eta zer egingo zion bada eta postalak kolorez izugarrizko kalitateazkoak eta berak bai ahaztu beharko zuela bonboi hori baina zer egiten duzu horman marrazten ai ai ai eta mementu eder bat pasatu duzuelakoan eta turistak poz aurpegi horiekin mais oui bery good molto bello ez propinak ez ditugu jasotzen beno beno ongi da hi haizelako duk musu bat nahiago zuen hark

 

ldangora boligrafo / negartiarenzotinak / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / vaderetrotentation / es materialismodia / lektikoaksalba art / azuriketanzintzoak / noski plastilinazk / obihotzareninfart / oa 1980zilindrotako / motorra literaturg

 

                poroak itxiz bista landatuz

                lurperatuko zain lurraz

                   iztar azpi

                   karanbolaz

                   jira-bira

                hire eguzkia izkutatu dun

                begi arteko sudurraz

                   erne hadi

                   bular erdi

                   zuritu zain

                mututuko haiz ahozabalik

                ene makila haitzurraz

                   ojala gaur

                   bezain lerden

                   bezain sendo

                hodeiek asko omen zekiten

                nire bizitza maltzurraz

 

emana balitz baina argiak eguzkiaren argiak noski turisten begiak itxi erazi ditu eta beste batetan nahi duzuenean hemen ukango gaituzue prest bai bai benetan ederra eta bulto kapritxosoak eta tourné amaiturik eta pubistarris nigris kizkurtuta horiek eta bizitzaren misterioaren kobazuloa mekatxis lehenago jakin izan banu eta hurren arte bai oso interesgarria tatxin tatxin eta ganbaran ilunpetan Mirentxu eta Mozart ohe barruan suaren errautsa dastatzen the end

 

lukosaaseptikoa te / rziopelozkomarikao / uouou ouououzureai / ta hibaiakitzalita / koirratia erliaren / errainetatikjetxit / akoa eztigozoslurp / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / txanoakendubeharsa / rtzean ongihazitak / oumeak izarrekinge

 

                sar hadi laster ene behatza

                presa bait zeukin bihotzak

                   nazka handi

                   sudur sakon

                   behatz sobran

                begira itzan kontu handiaz

                gorputz hortako ahotsak

                   ene jesus

                   libra nazak

                   jaungoikoa

                hotzaren hotsez bereganatu

                hotz izkutatuen hotsak

                   ai ze kaka!

                   ze sukar txar

                   ta maltzurra

                berotasuna sortu behar din

                hotzak dagoenean hotzak

 

rtatutakodeskalabr / ua betikoamenarena / men belengoizarraj / arraituz formulena / mildegianeroriz su / durrakbehatzabereg / anatunahi errudunm / altzurrakakatuta o / ndasunguzieniturri / putadaguzienzeinua / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.