Crianlarich'eko John Cornelius O'Callaghan:
Batxiler Zalakain
John Cornelius O'Callaghan!
Esan zuen apez-abadeak.
Bai?
Izan zen erantzuna.
Zu ez zara inora joango!
Apaiz-abade-irakasleak, momentu batetan geldierazi ezkero gainerako ikasleak joannak zirelarik, kurtso-amaierako egunean esan nion.
Hori da dena?
Ask egin zuen J.C. O'Callaghanek.
Yeah!
Bye-bye, Sir!
John Cornelius O'Callaghan!
Bere babyk etxeko atetik oihukatu zion, bera windowan zegoelarik.
Bai, baby?
Zioen John C. O'Callaghanek.
Zu ez zara joanna' inora!
Erantzun zion bere ladyak.
Hori da dena?
Itaundu zuen.
Baaii!! Izan zen answerra.
Good-bye!
John Cornelius O'Callaghan!
Aldarrikatu zuen olako arduradunak.
Bai, friendori!
Erantzun zion.
Zu ez zara inora joango!
Honela adierazi zen arduraduna asteko alokairua ordaindu & gero deitu zionean.
Hori da dena?
J.C. O'Callaghanek galdegin zion.
Bai!
O.K, Sir!
John Henry tunelean lanera joan zen bere aldamenean larrun mailu bat zuelarik. Tunel amieran, bere mailua bota zuen, mailua bota zuen eta negar egin, mailua bota zuen eta negar egin.
John Cornelius O'Callaghan?
Garrasikatu zuen sheriffak, ia haren namea ezin ahoskatuz.
Bai, mister!
Answertu zuen, bera bezalako beste batzurekin eserita zegoen lerrotik sheriffarengana zuzendu zenean.
Eta zer egiten du hemen zu bezalako irish batek?
Bergaldetu zion sheriffak.
Bihotz golden baten bila etorri naiz!
Esan zion J.C. O'Callaghanek. Urrezko bihotz baten bila etorri zela esan zion J.C. O'Callaghanek Oh, Lord! Urrezko bihotz baten bila etorri zela.
The last words i heard poor John Henry say Give me a cool drink of water' fore i die.
Eta egun, west-ocean aldeko soro batetako harrixka batetan irakur dezakegu:
"JOHN CORNELIUS O'CALLAGHAN INORA JOAN EZ ZENA, HEMEN DATZA."
EL BATXILER ZALAKAINEK idorotako ipar-ameriketako euskalkiaz idatzirik dagoen pergaminoa.
|