1821.eko Abenduak 12. Gustave Flaubert-en jaiotza Rouen-go Hôtel-Dieun, bere aita Achille-Cleophas, bertako zirujau nausi zelarik.
1837.eko "Le colibri", Rouen-go egunkari ttipian, "Une leçon d'histoire naturelle" ematen du argitara.
1843.eko Otsaila. Parisen bizi da zuzen-ikastetak egiten. "L'Education sentimentale"aren lehen bertsioa.
1846.eko Urtarrilak 15. Bere aitaren heriotzea.
1846.eko Uztaila. Louise Colet-arekin hasten da harremanetan, gutunez jarraituko dute bederatzi urtez.
1848.eko Otsailak 24. Parisen. Iraultzaren tenorean, mobilizatzen dute. Apirilean Goardia Nazionalean. Maiatzen hasten da "La Tentation de Saint Antoine".
1849.eko Azaroak 4. Flaubert eta Maxime Du Camp untziratzen dira Egiptorako. Urte batez ibiliko dira Ekialdeko lurretan.
1851.eko Irailak 19. "Madame Bovary" hasten da, 1856.ean amaituko duena.
1857.eko Urtarrilak 31. "Madame Bovary"publikatua izan dela-ta, inmoralitateaz eta erlijiogabetasunaz pairatzen du auzi bat.
1857.eko Iraila. "Salammbô" egiten hasten da.
1858.eko Apirila. Afrika Ifarraldetik egiten du bidaia.
1862.eko Otsaila. "Salammbô" amaitzen du eta urte hartako Azaroan publikatuko.
1864.eko Iraila. "L'Education Sentimentale"aren bigarren bertsioaren, estreinaldia.
1869.eko Urtarrilla. "L'Education Sentimentale"an aritzen da. Martxoan amaitu eta Azaroan publikatuko.
1870. Berriro ekiten zaio "La Tentation de Saint Antoine"-ren idazteari, 1874.ean publikatuko duena.
1872.eko Apirila. Beraren amaren heriotzea.
1874.eko Agorrila. "Bouvard et Pecuchet"-en estreinaldia.
1874.eko Abendua. Victor Hugorekin elkarketak, "gizon zoragarria".
1875.eko Azaroa. "La Legende de Saint Julien l'Hospitalier" idazten du.
1876. "Un coeur simple" publikatzen du eta "Herodias" hasten.