L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-1 (1996-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Eskaleak: eskuak luzatzen

 

Okendo

 

Inkomunikazioaren garaian

neork ez digu jaramonik egiten.

 

Ilgoran, haurrek soilik

beraien amaren magaletik

—digute— agur egiten.

Orbainez josiriko ohe

zatarrak.

 

Jada ez digu garai bateko

berotasun bera ematen.

Hans Menlinc-en kuadro

ezinobeak,

ohe gainean zintzilika

egon behar luke,

goizero aldiz ohe gaineko

pareta hezeek tanttaka

sudurrak igarotzen.

 

Nik?

Nik beti errespetatzen ditut

janorduak,

noiz ez bait dut

janarian sosegurik bilatzen.

Jendeak erruki izan dezan,

egunero

kale berean

eskua luzatzen diet

burgeseriak erantzungo zai

baina...

 

Inkomunikazioaren garaian,

neork ez digu jaramonik egiten.

 

Solidaritatea

beste muturrera joan da,

gizakiak gizakiari

sortutako oinazea gara.

 

Ideologien lapikoan

ogia bustirik juzkatzen gaituzte

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.