| 
 
 
Ilargira
 
 
 
Gianni Rodari
 
 
 
Ez bidali, mesedez, 
 
generalik ilargira; 
 
kuartela sortuko luke 
 
korneta eta koronel eta guzti. 
 
 
 
Ez bidali bankugizonik 
 
zilarrezko satelite horretara; 
 
kutxa gotor batean sartuko luke, 
 
eta ikusteko ordaindu egin behar. 
 
 
 
Ez bidali ministrorik 
 
bere zerbitzari eta guzti; 
 
ilargiko krater guztiak 
 
agiriz eta beste paperez beteko lituzke eta. 
 
 
 
Poeta bat bidali behar da 
 
ilargi gainean ilargi hartzera 
 
badaki ilargian egoten, 
 
eta bere burua haren argitan murgiltzen 
 
 
 
Aspaldidanik ohitua dago 
 
ametsik ederrenak amesten 
 
eta badaki ezinezko gauzen zain egoten 
 
lurjota dagoenean ere. 
 
 
 
Ametsak eta itxaropenak 
 
loreak bezain egiazkoak direnean 
 
utzi bidea ameslariei, 
 
hala Ilargian, nola Lurrean 
 
 
 
              
             |