Desioak galdurik
Mak
Erdi biluzik ikusten zaitut
ateko zirrikitutik,
gustora zaude ohe gainean,
hortaz ez daukat dudarik.
Zure larruak eszitatzen nau
berotu egin naiz zugatik,
fantasia erotikoetan
galduta nago jadanik,
bion gorputzek bategitean
sortuko den eztandatik.
Ezin dut eutsi, atea ireki
hurbilduko naiz ixilik,
ohean sartu,
zu besarkatu,
arnasa hartu,
gorputz hortatik zintzilik.
Ai, ama zure goxotasuna,
babesa eta berotasuna
besterik ez dut maite nik!
Zure ipurdian jarrita daukat
nire fantasien zama,
azal zuri ta leuna aztertzen,
laztantzen, badaukat nik nahiko lana,
begiradagaz sentitzen zaitut,
hurreratu naiz zugana,
esku bakoitzak ferekatzen du
hain bigun den bular bana.
Zoramena da ukatutako
desioaren zirrara,
badakit ezin dudala,
erokeria bat dala.
Esnatu zara, ikusi nauzu,
harritu zara, galdegin duzu,
«zer ari zara laztana?»
Ezinezkoa amodioa,
hutsa fantasia dana.
«Ez dakit zertan pentsatu dudan,
ta barka nazazu ama».
|