Non stop
Shaktale
Ez geratu zure ibilbide intergalaktikoan
jarrai aurrera plastikozko paradisuen erregina bihurtu arte.
Ahaztu iragana eta ez geroan pentsatu
pilulatxoz eraikitako amets sintetikoen itsasoetan.
Mozorrotu zure burua arimaren biluztasuna
erakusteak lotsa emango balizu bezala,
rimmel dotoreak eta Margaret Astor diseinuzko ezpainek
gaueko erregina izendatuko zaituzte,
plataformadun zapata eta larruzko minigonek indartu dute
ordu txikietan megadantzalekuetako pistetan lortutako protagonismo
efimeroa.
Komun ondoko laztanen kubalibre zaporea ondo dastatu
eta sexu azkeneko orgasmoen eldarnioaz ikutu zerua.
Mundua buruz behera, ispilu deformatzaile batean ikusi...
astelehen goizak eta ajearen jostorratzek harrika apurtuko duten
ispiluan.
|