Zu ere nire antzera
Azi
Zu ere nire antzera gizarte honen zatia zara
gizarte honen geroaren bozkatzaile.
Hau da hau daukagun askatasuna!
ADIERAZPEN ASKATASUNA, gosea, miseria...
gainera gizarte honek asteburuak ere baditu
mozkortu gaitezke eta amak erregalaturiko jertsea jantzi
Hil zen aitona Lobatonek aurkituko digu
lasai bizi gaitezke
poliziak uneoro dabiltza gure buruan
Maite dut gizartea
homosexualitatea onartzen ez duen neurrian
eta euskaraz hitzegin dezakegu
euskaldunak aurkitzen baditugu
(seguru nago egon, egongo direla)
Musika daukagu, Euskal Herrian talde onak
asko ez diren arren
nik talde amerikarrak nahiago ditut
ezer ulertzen ez dudalako
eta ezer ez ulertzea gizarte honetan
normala delako
maite dut gizartea eta zuk ere bai
Nik gorroto zaitut
eta zuk ez nauzu ezagutzen ni
eta ez nauzu sekula ezagutuko.
|