Galduta hago
Mariola
Ez henkien ezetzik esaten, beharko ikasi! zapaldua izatea nahi ez badek, ezetz esan edo pelota bat bezala ibiliko haiz, jendeak nola eta nondik nahi, hi hala eta handik, batetik bestera kolpeen eta bultzakaden indarrez.
Baina ez, ez dek ikasi ezetzik esaten.
Deneri laguntzeke prest, inoren eskerrik jasotzeke esperantzarik gabe. Egiaren laguna haugu, egi hau defendatzeko asmoz salaketa bat, baina inorentzat ez dek erosoa etxeko trapu zaharrak kalean astintzea, eta zapaldu egin haute.
Hala ere berriz zutitu haiz, eskua luzatu dek, lehen laguntza eskeintzeko bezala, orain eske eta besoa moztu diate, eta besoarekin batera munduarengan ipinia heukan esperantza.
Baina ez dek etsitzen.
Munduaz huen ideia egiaztatu nahi dek.
Maitasunaren bila hoa, gorrotoaren bideetan zehar, baina inork ez dik ezagutzen, aspaldi urrundu zela hemendik ziote.
Mundu honetan askatasun bila hoa, ez zegok askatasunarentzat lekurik, ez zegok honentzat etxerik, herrian hasi haiz etxe zuri bat eraikitzen berarentzat baina erori egin dek, ez zeukak zutaberik.
Heure barnean sortu nahi izan duk askatasunarentzat ahabi bat, lasto goxozko ahabirik ezin izan dek egin, izotzezko ahabi bat sortu ahal izan diok, baina askatasunak bero falta somatu dik, bere inguruan berotasuna behar dik, azkenik izozturik hil dek.
Ez dek ikusten, argi zuri izpirik, esperantza argirik, baina ez dek ezetzik esaten ikasi.
Haizea eskatu diate, heuk eman eta ito egin haiz.
|