L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Izenaren bila (Zintzhilik) (1986-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Irribarreen txokoa

 

 

 

Kezka larriak

 

Hantxe doa gure Joxe, bere kotxe ederrarekin Bilboko bidean, eta bapateen "PLAF". Kotxetik jaitsi motorra begiratu, baina ezer ez.

        — Han etxe bat dago, eta hara joango naiz laguntza bila —pentsatzen du.

        — Ño! Argia dago, bainan agian lapurra naizela pentsatuko du eta ez dit atea ireki nahi... bainan zergatik pentsatu behar du lapurra naizela?

        — Eta esaten diodanean kotxea aberiatu zaidala eta konpontzen laguntzeko? Berak mekanikaz ez dakiela esaten badit?

        — Eta hala ere ea lo egiten utziko didan esaten diodanean, lekurik ez dagoela esaten badit?.

        Azkenean animatzen da, etxeko txirrina jotzen du, eta etxeko nagusiak atea irekitzen duenean, Joxek:

        — Ba al dakizu zer esaten dizudan? Popatik hartzera joateko! Hainbeste aitzeki eta maldizio!

 

 

 

Xuhur xamarra

 

Negarrez ito beharrean zegoen sendi hartako alaba gaisoa.

        — Baina zer duzu umea?

        — Hamar duroko txanpon bat irentsi dut.

        — Lasai txikia egun pare batetan berriro jasoko duzu orinalean.

        — Bainan tripako min handia daukat...

        — Eta zer nahi duzu nik editea?

        — Deitu sendegileari...

        — Bai, eta hamar durogatik mila pezeta ordaindu beharko diogu!

 

 

 

Ondasunak batu

 

Senar-emazte haiek aldiz beti bizi omen ziren armoni batean, beti purrustan elkarri. Egun hartan emaztea zebilen zirikan:

        — Alferra galanta zu, bai, etxe honetan dagoen guztia nik ekarria da!

        — Tira, ez ezazu txorakeriarik esan.

        — Txorakeriarik? Erropak, sukaldekoak, muebleak... dena nik ekarria.

        — Zaude ixilik tuntun arraio hori!

        — Tuntuna, bai, tuntuna ni. Eta zu zer? Zer zeneukan nirekin eskondu baino lehen?

        — Pakea galanta!

 

 

 

Zigarroa eta angulak

 

Beti etengabe zigarroaren kontrako konpainan zebilen hark azkenean Aginagara egindako bidaia batean aurkitua zuen errezaleei beren bizioa kentzeko argudioa. Jakina da eta angulak nikotinaz hiltzen direla.

        Hitzaldi batera joan da gure lagun hori eta:

        — Pentsa ezazue zein txarra den zigarroa. Zigarro batek, zigarro xixtrin hatek, bost mila angula hiltzeko haina nikotina dauka. Zigarro bakar batekin bost mila angula hilda.

        — Aizu —dio batek jendeartetik— eta nola erre behar dute zigarro bat bost mila angularen arten?

 

 

 

Geltokian

 

Baserritar bat trenaren geltokira joan da eta non jakiten du Donostiarako trenak bi ordutako atzerapena dakarrela. Horrela izanik, kanpora irteten da eta aulki batetan eseritzen.

        Halako batetan berriz, zerbaitek ipurdian zulatu balio bezala jaikitzen da eta geltokiaren inguruan haruntz eta honuntz hasten da. Denbora luzean horrela ibili ondoren, geltokiro nagusia inguratzen zaio eta:

        — Jauna, zer zabiltza? Nekatuko zara bi orduak horrela iragateko asmoa baduzu. Eseri zaitez eta zaude lasai. Oraindik beste ordu bete beharko bait du trenak honera iristeko.

        — Adizu jauna! Ni ez naiz jakintsua izango, bainan irakurtzen badakit eta ondo irakurri dut hor geltokian ANDEN jartzen duela eta horregaitik ez naiz eseritzen.

 

 

 

Mediku jeloskorra

 

Beti iruditu zitzaion sendagileari berak merezi baino kasu gutiago egiten ziotela herrian. Askotan katarro bat dela eta farmazian pastila batzuk eskatzearekin nahikoa, gauza horiek bromakoak balira bezela. Gozoa jarri zen Antoniok nola etorri zen esan zioncan.

        — Egunon jauna, hemen etorri naiz daukadan kazkarreko mina agoantatu ezin dudalako.

        — Ez al zara inorengana joan honuntza etorri baino lehen?

        — Botikarioarenetik pasa naiz.

        — Horixe polita, niregana etorri aurretik botikarioarengana joan. Zer esango zizun bada txepel horrek, txorakeriak besterik ez. Seguru astakeriaren bat agindu dizula.

        — Zuregana etortzeko agindu dit.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.