Ja, ja, ja!
Irune
Etxe batean, beti bezpereko ogia jaten zuten, eta semea nazketurik zegoen. Behin amari esan zion:
Ama, noiz jan behar dugu eguneko ogia?
Ete amak:
Bihar, seme; bihar.
Lazkao-Txikiri, gaztea zenean, honela galdetu zien:
Non jaio zinen?
Lazkaon.
Eta hazi?
Ete Lazkao-Txikik honela erantzun:
Hazi inon ez.
Zer moduzko sukaldaria zara?
Txarra baldin bazara ere, lasai: Hemen esandakoa egiten baduzu, ikusiko duzu zein harriturik uzten duzun jendea zure opilarekin,
San Blas opila
Otsailaren 3en San Blas eguna da Euskal Herrian. Azoka eguna zenbait herritan. Opila egiteko eguna beste hainbatetan. Herri bakoitzak eta baserri bakoitzak bere errezeta du. Antzuolako Olazabal baserriko Segundo Leteren errezeta eskaintzen dugu gaur hemen.
Sei pertsonarentzako opila
Gaiak: Arraultzak: 3
Irina: 200gr.
Azukrea: 200gr.
Gurina: 100gr.
Royal: koilerakedetxo 1
Anis-esentzia: txorrostadatxo 1
Azukre-koilarakadak: 3
Ur-koilarakedak: 5
Lehenengo bizkotxoa egin
Hiru gorringo eta bi zuringo elkarrekin eragin, tortila egiteko bezela. Azukrea (200 gr) gehitu eta nahasi. Ondoren, irina eta Royala ezarri eta berriro nahasi. Azkenik, gurina lapiko batean sutan jarri eta urtu eta gero naheste guztiari gehitu.
Dena ondo-ondo eragin, arrotu arte. Arrotzen denean, haizeputz bat bezala atereko da. Bere puntuan dagoen seinalea.
Molde baten barruaa gurinez igurtzi eta bertara bota nahastea. Aldez aurretik labea ondo berotu eta sartzerakoan tenperatura erdi-mailan jarri. Ordu bete behar du egiteko.
Zuria nola egin
Hiru azukre-koilarakadak eta bost ur-koilarakedak elkarrekin nahasi eta lapiko txiki batean egosi, almibar "elur-puntuan" jarri turmisean eta almibarra bertara bota, pixkanaka. Ondo nahasi ata gero, espatula batekin labetik ateratako bizkotxoaren gainean zabaldu.
On egin!
(HABEtik hartua)
|