L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Izenaren bila (Zintzhilik) (1986-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Santa Ageda bezpera

 

Aintzane eta Luzi

 

Aurten ohitura berria jaio da fakultade honetan. Oraingo honetan, Santa Agedaren bertsoak entzun ahal izan ditugu.

        Ez dakigu bakar bakarrik diru beharrak (bai, badakigu hori izan zela) edo nolabaiteko ohitura zaharrei eusteko asmoak bultzatuta, baina kontua da euskaldun talde bat atera dela "Etxe" honetako bazterrei egunekoa ematera. Talde hori euskal filologiako laugarren mailakoena izan da; ez zitzaigun merke-merke atera broma, baina hala ere eskerrik asko guztiei fakultade honetako monotonia apurtzearren eta klase baten bost minututan eskuari atseden alditxo bat ematen uztearren.

        Bertsoek dioten bezala ikasgela bakoitzean eskatu zuten abesteko baimena eta esan beharra dago irakasle batek ezik beste guztiak ez zutela kontrakorik agertu. Bigundu dakiola bihotza datorren urterako, badu astirik soberan ere eta! Iturri fidagarri batetik jaso dugunez (pizka bat torturatu ondoren) atera duten txatxamurkada ez da bada ezpadakoa izan, eta ez da harritzekoa zeren abestu politxo batean baina.... aurpegi-handi halakoek zeramatzaten "Galeriasko" plastikozko poltsak ez ziren txikienetarikoak.

        Honelakoak sarri-sarri egiten badituzte laister izango dute bildua bidaia "kultural" eder bat egiteko aina diru.

        Animo bada eta ez etsi lortu arte nahi duzuena. Guk ahal dugun neurrian (bost duroko timoka ez bada ere) lagunduko dizuegu eta. AURRERA!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.