| 
 
 
Gaueko eraikidurak
 
 
 
Xabi
 
 
 
 
 
 
 
Itzalak
 
 
 
Mendiak bateratzen diren lekuan 
 
kumulo oriak.
 
Zeru grisa desegitera doa,
 
handik hazi zitzaidan inspirazioa. 
 
Behean,
 
maldan beherantz 
 
haizezirimolek 
 
udazkeneko azken hosto ori ustelak zorabiatu zituzten. 
 
Zuhaitz gorriek tente diraute,
 
beraien hostorik txikienak, 
 
burtzoragarriak,
 
larruaren gardentasuna. 
 
 
 
Menditxoak bateratzen diren lekuan 
 
errautsa besterik ez.
 
Urrutik, jenazko ile motz bat,
 
gertutik, heriotza, benetako errealitatea.
 
Euriak dakarren esperantza fina, xirimiri, kalabobos, salbagaitza. 
 
 
 
Menditxo txikiak bateratzen diren lekuan
 
aztarna iheskorren hutsunea 
 
luzatzen da.
 
Mendiei eskala        txikitu eta
 
txikiegiak nere ustez. 
 
Huntza, erreta.
 
Berdearen truke, grisa. 
 
Beltza politegia ote...? 
 
Euria, heriotzaren ttanttak. 
 
Heriotza gardena, gardenegia
 
 
 
 
 
 
 
Gaua
 
 
 
Odola barruan beroegi, 
 
betazalak kontrolik gabe, 
 
buruko odolaren taupadak,
 
inoiz baino nabariagoak. 
 
Begiak noraezean, 
 
bihotzeko taupadak goraka,
 
taupada desberdinak.
 
Jende aspergarriak begiratzen dit.
 
Lurra, zapaltzen omen dudana, 
 
mugikorra.
 
Gogoa, emankorra, bizi bizia.
 
Begiak gehiegi ixten ditut, 
 
gero azkarregi irekitzeko. 
 
Arnasa eskasa.
 
Aidea, kea, ez gehiago.
 
Jende guztiak begiratzen dit.
 
Inori begiratu gabe dena ikusten da. 
 
Sinestezina, egia.
 
Jende beltza, itzal beltzak.
 
Lekua, beltza ta oria ta bihotzekoa.
 
Gaua da kanpoan,
 
jendea eta behelainoa ugari. 
 
Alkola, alkola, alkola... 
 
Erretzeak gaizki egiten dit, baina 
 
kearen beharra daukat.
 
Kanpokoarena ere.
 
 
 
 
 
 
 
Nori?... akatu!!
 
 
 
Eguneroko bizitza
 
nori axola 
 
gaua badugu? 
 
Iluntasunean ixurtzerik 
 
badugu,
 
nori axola hotza eta beldurra? 
 
Gau beltza ikustera
 
abiatzen bagara, 
 
eseririk ez dago. 
 
Ilargibetea badago, 
 
nori axola portaera? 
 
Zorotasuna laztantzeko 
 
aukerarik badago, 
 
nori axola legea? 
 
 
 
Dena da ostopo
 
eta ostopoak
 
erditik kentzen dira!!
 
 
 
 
 
 
 
Hiria
 
 
 
Atea ireki eta itxi egiten zen.
 
Jendeak gezurrak botatzen zituen solasaldietan. 
 
Irrifarre guztiak, farsa hutsak.
 
Ezpain arrosa eta moreak ireki eta buztirik txikitzen ziren: Sedukzioa. 
 
Ile beltz, ori, gorrituak, esku fin eta zuriz moldatzen zituzten
 
neska misteriotsuek.
 
Alaitatun sustantzia zenbat eta garestiago 
 
gero eta erakargarriago.
 
Ile pintatuen mutilek eta neska misteriotsuek izugarrikeriak asmatzen. 
 
Ni, eseri.
 
Lekua eta gorputzak musikaz zipristuta ziren. 
 
Lurrean azkarregi mugitzen ziren anka-orkatila-zapatak
 
pasatzen uzten.
 
Sekretodun jende lizunaren artean zure egotearen aurresentia.
 
Atean.
 
Atea, ateak bi dira: kalera ematen duena: beltza
 
Atea                     : ateko inguruak ezik kristal gardenezkoa. 
 
Larruz jantzirik? ile beltza pintatua
 
masailak,
 
hezurretan larru fin finak.
 
Ate beltza itxi zenuen,
 
delikazioz, poliki, presarik gabe. 
 
Begiak lurrera zuzendu eta 
 
pizkanaka, pizkanaka,
 
ahoa kikilduz, 
 
burua altxatu. 
 
Zure begien errainu beltzak,
 
zorrotzak, joriak,
 
jende artean ikusezinak,
 
txarolezkoak.
 
Buruan zure egotea begi bizi horiengandik sartu 
 
eta desioa.
 
Gorputzak gogo eta pisutasun hori piztu eta zugana.
 
Zu
 
eta 
 
nire 
 
artean
 
kristalezko atea.
 
Kristal jelazkoa ireki, begiak itxi. 
 
Zu bezarkatzerakoan,
 
zu, osorik,
 
inguratu nahian,
 
nire irudi porrotu eta gauezkoa 
 
ate beltzaren kontra, mindua.
 
Ez zara amets bat sikiera. 
 
Beltza, hotza, gogorra, erakargarria: Herioa
 
Lurrean datza, eskuzabalak, odolbideetan likidoa ibaitxoka: Ni.
 
 
 
              
             |