| 
 
 
Zorabioaren barruan
 
 
 
Iñaki
 
 
 
Alkoholaren zapore mingotsa, merke erosia, 
 
alaitasun amultsu bati desafioka;
 
ez dira liraintzen egunez-eguneko pasarteak. 
 
Buru barnean anitzetan botatako itxaropen gaziak 
 
azaleko izaerara datozkit
 
eta mementuan, begietatik irristaka, 
 
itsasotik lapurtutako azken malkoa 
 
goitik-behera erori da,
 
nire barne erresumaren laburpen gisa. 
 
Maitasuna, topikorik errepikatuena; 
 
pairatu genituen gure herabetasunaren ondorioak, 
 
jasan ere denboraren hauzia,
 
behin epaile bakartzat onartua
 
banatu, eguzkirik gabeko arratsalde goibel hartan. 
 
Lehiotik begira, errepideko zuloguneetan,
 
putzu euritsuetan,
 
txorien hegada pairagabean, 
 
kalekoen irrifar faltsuan,
 
euriaren irten ezinean,
 
ulertu ditut konpondu ezinezko akatsak,
 
zaurigarri zaizkidan konplexuak.
 
Eta, gaua kidetzat hartuz,
 
aldarrikatuko ditut (zergaitiez ahazturik) 
 
zentzugabeko esaldi hertsatuak, 
 
helgabetasunak ixil arazitakoak,
 
hots, norberaren barne-historia osatzen dutenak, 
 
behin, ilargipean, gizonak zauritutako 
 
otsoaren dehiadar urrikalgarrien antzera. 
 
Edota,
 
ekaitzak sumindutako itsaso-kupidagabeak barreiatuko nau, 
 
olatuen gainez-gain,
 
beste urbazterra aurkitzekotan?
 
 
 
              
             |