L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1986-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bialdu gabe geratzen diren horietako gutun bat

 

Errainu

 

Ez dakit gauza biak erlazionaturik egongo direnik, baita zu ezagutu bezain laister idazteko gura etorri zait. Zu ezagutu, eta lapitza txikiagoa iruditu, orria zuriagoa, ezberdina, "bete nazazu" bezalako zerbait ohiukatzen balego bezala.

        Gogorra egiten zait zutaz maitemindurik egotea eta zugandik neholako jarrerarik jasotzea. Beharbada, onena zera izango litzateke, alegia, tenorea bilatu eta zuzen-zuzen zuregana jotzea eta gertatzen zaidana azaldu; baina ez dakit noraino izan daitekeen hori irtenbide bat. Dana konpondu beharrean, areagotzen bada?

        Egia esanda, ez naiz gauza sentitzen zuri zuzenean galdetzeko. Apika, erantzuna zein izango den aurretik badakit eta ez zait batere gustatzen galtzaile bat izatea. Behar zaitut, baina inoiz euki ez dudan beharra, orain arte nahiko iruditzen zitzaidana, gutxiegi bihurtu da, eta nuen eskema zeharo apurtu. Egin dudan eskema berriak zutabe edo ardatz nagusitzat zaitu, eta berehala ez bazara

dagokizun leku        an kokatzen, danak karten bidez osatutako gazteluak egiten duen bezala porrot egingo du.

        Honaino idatzi dudana irakurriz, hau amodiozko aitorpen bat besterik ez dela ikusten da, beharbada zuri zuzenean egiten ausartzen ez naizen aitorpena. Hau egoera bitxia: zutaz arras maitemindurik egon eta dagoenekoz zugandik ikara besterik ez dut jasotzen. Ez nuen uste hain baldarra nintzenik; arazoen aurrean egiten ez dakit, ezta gutxiago ere hauek konpontzen aritu.

        Zutaz pentsatzen jartzerakoan, burura etortzen zaidan lehen imajina zera da: zure begi ilunak, handiak, oso handiak, oroa ikusteko nahiean baleunde bezala, eta argi eta garbi aurrean daukazuna ikusteko gai ez zara!!

        Ordu biak hamar gutxi dira, irratian abesti triste bat dago. Abotsagatik, abeslaria zihur asko beltza izango da. Beltza, zure begiak bezala, zure ilea... Ez, ilea ez duzu beltza, marroia baizik.

        Abesti tristea bukatu eta amodiozko abesti bat jarri dute, dirudienez alemanez dago. Gogorra egiten zait amodiozko kanta bat alemanez entzutea, horrenbesteko "gg", "tr", "kr" bezalako soinuekin. Baina Alemanian baita amodioz beterik dauden hainbat gixajo ni bezala egongo dira une honetan, lorik hartu ezinean, zentzu gabeko esaldiak folio batetan idazten, inoiz norbaiti irakurtzeko asmoz.

        Bukatzera noa. Bihar, berriz, zure aurrean, ondoan gibelean eukiko nauzu, baina ukitu gabe, beti, zuhurki, erne, zu ikutzeko pekatuan ez erortzeko. Eta orain ametsetara noa, lege gabeko mundu berezi horretara, zurekin bat egiteko, zure gorputza eta arima nahi dudan guztia ikutzeko, eta beharbada inoiz egingo ez dudan gauza mordoa sarritan egiteko, nekatu arte, gauza horiei nazka hartu arte, loa hartu arte...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.