Single ticket
Rober
1. Minotauro nauzu, Teseo.
Bila nazazu
2. zure esku garbien lerroetan.
Besteen beldura janzteko
3. asmatutako aurpegian.
Inbidia, lotsa, tristura, desioa
4. adierazten dituzten
aurrean datozkizunen begietan.
5. Herri guztiek dituzten
poeta itxu,
6. istorio zahar
eta
7. liburu galduetan.
Izarren keinuetan.
8. Hiriak, laberintoak.
9. Hormak aldatuko dira kolorez eta
astiroago ikusiko dizutzu pasatzen
10. zerori ere horma bihurtu arte.
Jai duzu, Teseo.
|