L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 2 (1987-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Hiriaren pertsonaiak

 

Asun

 

Astelehen goiza. Jendea erdilo. Hala ere, badira hitzegiteko umorea dutenak hasteko egun madarikatu honetan.

        Kalean, pasaeran, bi edo hiru esaldi entzuten dizkiogu jendeari. Eta batzutan, gehiago jakiteko gogoarekin gelditzen gara. Soluzioa? (Uso kuriosoentzat, noski). Atzetik joan (baina disimulo pixka batekin, noski).

 

 

(Gazte batek beste bati)— Kristoren porrusalda montatu dute oraingo honetan gure politikari kuttun hauek! Ez dut tutik ere ulertzen. (Hau hobeto adierazi nahiean, keinu arraro bat egiten du).

        (Oraingoan, emakume batek beste bati hitza ahotik kenduz)— Gauza guzti horiek txorakeriak dira! Argi dago goserik pasa gabe ezin direla kendu "Mitxelin" hauek (eskuarekin ongi seinalatuz).

        (RENFEko abeturak sufritzen dituen gizarajo bat)— Bai, bai, gero "Viaje en el tren" esango dute, lotsa gutxirekin gainera. Eskerrak nire pazientziari!

        (Pisu batetan dauden bi ikasle)— Ez nian uste, baina FAIRYk izugarrizko erresultadoa ematen dik; tanta batekin, egundoko espuma, hi.

        (Bi neska gazte, harategitik irtetzerakoan)— Baina zer pentsatzen zuen atso zahar horrek, ez daukagula beste zereginik, ala? "Ez duzue presarik izango, ez da?" Eltzea sutan utzi dut eta..., "atso" zaharraren hitzak, dirudienez).

                (Ume bat...)

                                (gizon bat...)

                                                (amona bat...)

                                                                (..........)



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.