Inoiz ez
Xabi
Prestaturiko asmodun begiradak zuzendu
eta inozenteegiak balira lurrerantza
Toporik ustekabekoena egin
dauden begitxo hauek lurrerantza berriz
Egoerarik kontrolatuenetan posea jarri
eta detailerik baliogabekoenetan begiak lurrerantza ere
bi segundu edo ezer gutxiagotan zurea harrapatu
eta begirada espetxeraturik balitz lurrerantza, hauetan ere
Baliteke egun batetan lurrari begiratu
eta zerrauts eta zapataz idatzitako
honako hau irakurtzea:
"Alperrik da, gizontxo;
hori,
begiratzen diozun
gogo, gorputz eta pertsona
hori,
ez duzu inoiz ezagutuko."
|