Edozein hiritako ospitalean
Xabi
Bere baitatik alde, izerditan,
lagun mutuegia imintzioka.
Bakar eta gerezigabekoa, ohean,
bizitza eta ezegotea lasterkan.
Ospitaleko gelaren batetan
bere oroimen baliogabekoa errekan.
Ama zuria ez dago laguntzan,
umila azken bihotz kolpea.
Gaua zen..., gau hartan,
laranja nabarduzko hirian.
Nagoen mendia ez zebilen koloreka,
gaua ere zelai eta aldapetan.
Gailur txikienetatik, arrataska,
nire beldurrenetariko bat.
Babestuta nagoen tokian
hotz, zeru garbi, kolorgea.
Negarrek, nire begi aurrean,
lupa ahaleginetan,
hirien kalte gezurtiak,
dagoeneko ikustekoa.
|