L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 4 (1989-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—tip tip teletipo tipo...—

 

Euskarazko klaseak norentzat?

 

A. L.

Guztiontzat jakinekoa da badela  fakultadean euskeraren egoera hobetzearen alde jo eta ke lanean ari den talde bat; bai, EUSKARA BATZORDEA. Urteetan zehar talde honek egin dituen ahaleginek eskeini dituzte jadanik lehenengo fruituak gure fakultadean. Emaitza horien artean daude honako idazti honen aztergai izan nahi luketen euskarazko klaseak.

        Bizi dugun ikasturte honetarako hiru kurtso euskalduntzea lortu da. Filologia saileko lehenengo bi kurtsoak eta Geografia Historiako lehenengoa, alegia. Datorren kurtsorako berriz beste bina urte euskalduntzea espero da.

        Esperantzak esperantza eta fruituak fruitu, lorpen honi eman zaion erantzuna ez da hain pozgarria izan. Erantzunik eskasena, aitortzea triste bada ere, ikasleongandik etorri da zoritxarrez, euskaraz ematen diren klaseetan apuntaturik dagoen ikasle kopurua benetan urria bait da. Askok eta askok ipini duen aitzakia benetan lotsagarria da, "hori euskal filologiakoentzat da" esatea alegia, edonork bait daki (eta ez zekienak orain badaki) euskeraz jakitea nahiko dela klase horiek jarraitzeko.

        Beste zenbaitek, ostera, nibela bajuagoa dela dio, baina aitzekia hau berau ere ez da bestea baino itxurazkoagoa. Bai, baliteke zenbait kasutan euskarazko irakasleek maila bajuagoa edota ganora gutxiago izatea, baina horrek ez du ezer frogatzen. Euskerazko nahiz gaztelaniako klaseetan, bietan gerta liteke ganorabako irakasle bat suertatzea. Zergatik izan behar du bada, berez, euskal irakasle batek erdaldun batek baino maila bajuagoa? Gainera maiz euskarazko irakasleek beraiek ematen dituzte erdaraz ere klaseak, euskaraz ganorarik ez badu espainolez ere ganorabakoa delako izango da. Are gehiago, euskerazko klaseak eman nahi dituen irakasle batek froga bi pasatu behar ditu, froga orokorra eta euskerazko froga, alegia.

        Kontu horiek alde batetara utzirik, eskeinbi diguten aukera honi eman diogu erantzuna ikusirik, eskeiniko ote digute datorren urtean aukera bera? Erdal klaseak jendez gainezka dauden bitartean ez da bat ere arraroa hiru edo lau pertsona besterik ez agertzea euskarazko klaseetan (hau sinisten ez duena ager bedi behin edo behin filologiako lehenengo mailako historia eta latineko euskal klaseetan). Eskeinitako erantzukizuna ikusirik, beraz, ez ote zaie "goikoei" datorren ikasturterako aurten egindakoa damutuko?

        Noski, ikasleona ez da erru guztia, besteen artean euskara itxuraz dominatzen ez duen irakasle zenbait sartu bait daklaseok emateko (zorte ederra beraientzat!!). Baina apurka-apurka lor daiteke helburu preziatua, guztion ahaleginarekin, noski. Euts diezaiogun beraz daukagunari eta ea datorren kurtsoan egoera hobetzen den. Hala bedi!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.