Euskararen egoera gure fakultatean
Inkesta bat
Martxoan zehar, eta Euskal Herriko Unibertsitateko euskara batzordeek antolatuta, euskararen egoerari buruzko inkesta egin da bertako fakultate ezberdinetan. Mosen Benat, jakin bazenu hemen zer gertatu den...
Behinik eta lehen esan behar fakultateko ia 3.000 ikasleen artean ez direla 967 erantzun baino jaso. Egia da baita ere Dekanotzatik, goiko pisutik ez dela inola ere bultzatu. Ez, printze eta noble orok ez dute euskara eskatzen. Danori dagokigun lana guztiz ikasleen eskutan uzteak badu zer esanik norbaitzuen benetako borondateaz. Ohitura ezaguna izateak ez du gure bihotz samurraren dolua baretzen.
Hauxe da ondorio nagusia: hainbeste borroka eta buruhauste fakultatean euskaraz ikastea noizbehinka aldarrikatutako eskubide baino benetako aukera izan dadin... eta gero hau! Historiako 1. mailan, jaio berria den euskal adarrean 12 ikasle bakarrik (138 izanik euskaldunak); Filologian antzeko historioa. Halako kritika bat egin beharko diogu geure buruari biharko egunera begira.
Datuen arabera euskaldunen kopuruak erdaldunena bikoiztu egiten duela ikusita galdera berez dator: euskaltasun guzti hau klaseetan sortzen ahal da bakarrik, perretxikoen legez, tresna huts eta neutro bat bezala?
Pasiloetan, gure taberna alaitsuan ez bait dirudi hain gora, hain trebe dabilenik.
Edo bestela, inkesta erantzun dutenen gehiengoa euskalduna da?
Azkenik parre edo negar egiteko (ez dakigu zer dagokion zuzenki), hemen botatzen dira inkesta honetan jaso eta euskararen historia aholtsua hornituko dituzten hainbat "eritzi":
5. galderari:
Bantú
Helburuaren arabera
8. galderari:
Quiero estudiar otras lenguas que yo creo, tienen mayor proyección mundial.
Porque el ruso bilbaino está mejor.
No me parece fundamental para mis relaciones con otras personas.
Me la suda. A ver si desaparece de una puta vez.
Mosen Benat, ai Mosen Benat, leloa zarai leloa.
|