Rutinaren marra infinitoa
edo halako zerbait
nostalgiaz setiatua geratu zan
Vorchilov mariskala gaueko filmean
Nor da gortina hatz puntekin baztertu eta kalera begira dagoen andere hori?
Zein da oinez ikasten ari den haurra?
Nortzu dira espaloi hautsian barrikadak jartzen ari diren mutilak?
Eta adreilu bakoitza kontatzen ari den mozkorra?
gosariko kafesnea edaten dudan artean
oharkabean idazten dut aldameneko hiriaren
KRONIKA
leihoan
pausatu dira
ilargi beteko hegazti itsuak.
Bide bazterreko ametsa eta amodioa
badirudi elkartu direla berriro
neguko egunsentian.
(negarrez segitzen duzu)
gure istorioak bezain merkeak
zure eta nere negar anpuloak;
ez du merezi hau irakurtzen jarraitzea,
ezer ez da inportantea.
Eta desiratu eta aldegiten duen
zure figura, maitea, soilik
HERIOTZA
parkera abiatu gara kafe bat hartzeko,
leiho eta balkoi guztien azpian
afreilu grisez estalitako abenidak
eta "Eternité" hitza izkribatu dut
gure aurrean loratutako itsaso erratuan.
Parkean, banda buhame baten kontzertua entzun dugu;
eskuak elkar hartuta, barkiloak, sentimendu perfektoak
eta Zuk
larunbat honetan erresumarik zabalena
"Ez zaitut sekula ahantziko, ezingo nuke..." esan didazu
iragaiten ari den momentuan.
Etxerako bidean, ez dugu Ziudade gainera
erortzen ari den mesprezio geldoa sentituko,
ezta Udazkeneko erlojuen fatalitatea
zere orain ere basatiki egingo dugu
AMODIOA
espaloi orotan ilargiaren urruna edo argi zartatua
dibujatuko da amargurak estaltzen dituen bideetan,
teori iraultzaileak eta obreroen izerdiak
alferrik galtzen diran eguneroko negu batetan;
bitartean burokratek, alkimistek eta lehendakariak
beren masailetako irribarreak eskeiniko dituzte
presondegi, zahartoki, putetxe eta sukaldetako telebistetan,
eta tiroak entzun dira kale berberak luzatzen direneko
isiltasunean
orduan zuk, spray beltzez idatziko dituzu
"errepresiorik ez" edo "desobedientzia" bezalako lemak
balkoira zure printzesa irtetzen den edo ez errezeloz begiratuz,
baina zure begirada, astelehen arratsalde estupidoaren
"cantigas de amor"-etan galduko da,
orduan edozeinek
mekaguendios amaiezina botako dun dena gorrotatuz,
bai egunen hondakin infinitoa, bai
ZIUDADEA
|