Liburutegiko olerkia
Topoyiyo
Hemen, liburutegian nago
beti bezala zutaz pentsatzen
airean somatzen dut
zure arnasketaren doinua
ezpainetan irrifar keinua
begietan izar dizdira
zu al zara usain horren jabea?
erdi lore, erdi oihan
bai, zu zara ene bihotzaren taupadak
mugierazten dituen indarra
nire baitan aisitasunez barruratzen zarena
noizbait aterako al zara?
Hegalak luzatu besterik ez duzu
eta haizearen joan-etorrian ihes egin.
Beharbada hauek ez dira zure asmoak
Gure begiradak sarritan elkar topatzen dira.
Gure begiradak lotsaren izpilu dira,
Zergatik hori?
Maitia, ez dugu zertan gure sentimenduak izkutatu
beharrik.
MAITE ZAlTUT
|