Suposizio bat su-minetan
Goiz hartan BAT izan zen DENA.
Eta maitasunak
itxura berri bat eman zien
izaki guztiei.
Gure benetako izaera,
hastapeneko lotura ahaztua,
gogoratu nuen orduan,
eta iluna eta argiaren arteko
ezberdintasunaz ohartu nintzen.
Gero, arratsaldean,
trafikoaren zarataz
eta argi artifizialez inguratua
aurkitu nuen nere burua,
eguzkirik inoiz izan ez balitz bezala
bizi zen jendearen artean.
Hala,
egun berria etorriko zenaren ziurtasunaz,
hiri hura habitatzea
beste erremediorik ez nuela
iruditu zitzaidan.
Orain,
egunsentiaren zain,
hotzez,
kale ilunetan ibiltzen naiz,
farolen azpian gordez noizean behin,
berotu ninduen eguzki hura
egiazkoa ote zen
galdetuz nere buruari.
|