L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 6 (1991-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—Carpe diem—

 

Carpe diem

 

Q. Horatius Flaccus

 

Euskaratzailea: J. Sarrionandia

 

Orri bildumatxo au Gasteizko Filologi eta geografia eta Historiako Fkultatean, euskal Jaia zela eta, Arantzazu Loidi eta Gerardo Markuletak burutu zutren poema errezitalerako izan zen paratua. ze da copyrigth-ik.

        Gasteizen, 1991.eko Uratrrilaren 16an, pertsiar Golkoko balizko gerratearen bezperan.

 

Ez zaitez saia; Leuconoe,

Jainkoek ezarri diguten etorkizuna

Asmatzen, debekaturik dago, ez itzazu

Babiloniar numeroak kontsulta.

Hobe da datorrena onartzea!

Nahiz eta Jupiterrek negu asko eman,

Nahiz eta hauxe izan azkena,

Tirreno itsasoa oraintxe arroketan

Haustera darabilena. Ez zaitez

eroa zian. Edan ezazu zeure ardaua.

Eta egoki ezazu esperantza luzea

Zure bizitzaren espazio laburrera.

Mintzo garen artean, ihes doa denbora.

Bizi ezazu gaurko eguna. Harrapa ezazu,

eta ez zaitez balizko biharraz fida.

 

Carpe diem: Joseba Sarrionandia, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak; Pamiela, Iruñea, 1985. J.S.ak euskaratua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.