L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 6 (1991-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—Carpe diem—

 

Zain itzan heure larrosak

 

Jon Iriberri

 

Zain itzan heure larrosak

urezta itzan ur gardenez

ilunabarrero

eta behatz punttekin

xamur zipristinddu

hosto, lore, arantza eta ernamuinak.

 

         Gorde itzan heure larrosak

eguzkiaren astunak

ez ditzan ximel galdu

hatzapar hori goriez;

 

         estal itzan herure larrosak

satiroen mihi, begi zorrotzetatik

beira zabal, ilun, lostakor batez.

 

          Zain, gorde, estal itzan

heure larrosak;

eta ez hadi larregi kezka

neguaren ezinbesteko etorreraz;

 

         ez hadi larri

hosto, lore, arantza eta ernamuin

hutsaren hurrengo izango badira

denbora ankerraren oinots azkar isilen

iragan ostean.

 

Zain itzan heure larrosak: Jon Iriberri, Larrosak, noizean behin; Erein, Donostia, 1990.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.