L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 8 (1993-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Cosas ke gertan

 

Nork esan ene lagunak enamoratu behar zuenik? Nork esan? Jakina da unibertsitatea neska txuster harrobi ohi dela aspaldiskoz gero, beti horrela ez izanarren.

        Bada, hara! Ene adiskiderik minena, maitemindu egin zaigu. Eta polliki-polliki gertatu zaiola egingo nizueke apustu, ez baitiot Otsaileko azterketaldia bete eta gero arte deus nabarmenik somatu. Oraintsu ordea, halako kadentzia dario hartaz ari zaigunean, nahiz gure laguna diskretoa den oroz gain.

        Eta suerteko dela deritzat, enamoratzeaz gainera astean hirutan gehi beste behin edo bitan baitu zita gure lagunak maiteñoarekin. Orduok, klase orduekin bat datoz, eta gehitu beharrekoak tutoretzari dagozkionak dira, gure laguna ikaslea bada ere, maittea irakasle baitu agi denean.

        Hortaz, ohizko klase orduetan ezik, hantxe aurkitu ohi du bakar-bakarrik tutoretzaldietan, bisita egiteko aprobetxatzen duelarik gure maiteminduak. Eta diot, Fakultate honetako estudiante tunanteok, arestian aipatu tutoretza orduen zale txikiak izaki, aukera handiak dituela gure enamoratuak maitearen konpainiaz gozatzeko, hari zitarik eskatu beharrik ere gabe. Hori pagotxa, hori!

        Hala ere, klasean delarik duke gure lagunak eskaparaterik handiena, saiatuaren plantak eginik ere, irakaslearen begi urdinei erreparatzen baitie gaur bai eta bihar ere bai; haren azal zimurtzen hasiari, irakasle zimela baitugu hori guk; haren txima jarioari; alkandora aukera estranbotikoari; gona motx-motxari; ipurtestuari, hamazazpi urteko oilandaren titi goxoei...

        Badu abilidaderik aski sobera gure lagunak horiei erreparaturik azterketak ere bikainez gainditzeko. Apika tutoretza orduek uste baino errentagarriago zaizkio (eta hori horrela bada, bestek ere ekin beharko diogu estrategiari, —ala taktikari esan behar nuen? I don't know!—).

        Esanak esan, a zer felizidadea gure lagunarena. Astero hainbatetan du zita maitearekin. Ez dio egundo kalabazarik ematen, han du beti ere, txintxo-txintxo eskola emateko zain.

        Bedi luzaz zoriontsu!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.