Orzu
Neska bat dago kale ertzean eserita. Leku guztietara begira dabil, norbaiten zain egongo bailitzen. Ez du itxura alaitsurik; aitzitik, negar tanta bat erori zaio lurrera bere begi argi eta bustietatik. Bere ile luze eta ilunek, denbora luzean erabili gabeko erratz zahar batean ileak dirudite, baina bere azala itsasotik urten berriaren azal busti eta leunaren parekoa da.
Bapatean altsatu egin da. Norbait etorri zaio ondora. Gizon bat hurreratu zaio. Zeozer esaten diharduela dirudi. Ondoren, alde egin du.
Neska ez da berriz eseri. Tente jarraitzen du. Orain ondo nabaritzen zaizkio bere gorputzaren forma bete eta menditsuak; baita bere bular ttipien bi puntatxoen arrastoak jertse estuan markaturik.
Eseritzera doa. Ez!. Salto batez, berriz altsatu egin da eta oinez hasi. Harat eta honat dabil. Ibilera zakar eta indartsuz; bueltaka..., bueltaka...
Begirada aldatu zaio orain. Ez da lehenagokoa. Lehen kale ertze hartan exerita zegoen neska goibel hura ez zaigu bere begirakunean agertzen. Neska hotza ageri da berarengan; hotz eta galdua.
Makurtu egin da. Bere gorputza sutsuki ferekatzen hasi da. Oinetatik hasi, izterretan gogoki jarraitu, ditiak igurtzi, aurpegia laztandu eta ileak aztinduz, mugimendu sugestiboak egiten dihardu.
Eskua bere jertse barruan zehar murgiltzen du aurpegiko espresioa desioz beteaz eta ezpainak haginka guztiz urratzen dituelarik. Ezinegonez, gehiagoren bila doa prakak askatuz eta bere parte sentsibleenera joaz.
Geratu egin da. Lehertu bailitzen bere zamatik hasita, han desegin du jertsea bete titi finak danbadaka kanporatzen zaizkion heinean.
Puntatxoak erne ditu norbaitek bere kontra jotzeko asmoa balu ere, bakarrik ondo pasatzen dagoen bitartean.
Jertsea askatzetik bukatu, prakak azkar kendu eta ditu biluzik geratu da. Larrugorritan, bere burua bota du eskaileretan behera, gorpua mugituz; kurbatuz.
A, Aaaaaa.... AAAH!!!
Aurreko balkoitik andra bat agertu da, neska ikusi eta barrura sartu da besteen bila.
Bitartean kaletik zebilen mozkor bat ere hurbildu da: "Aupa neska, hori don hori egitekoa ondo egitea!!".
Beste balkoietatik ere jendea irteten ari da.
"Zer da?", "Zer gertatzen da?", "Begira..., begira..."...
Neskak gero eta intentsitate gehiagorekin igurzten du bere gorputza. Bere parteak. Batez ere, bere bi iztarren tartean lan egiten du. Bere klitorisa igurtziz urtzen da erabat.
Hanak zabaltzen ditu.
Gizonen artean: "Utzi niri!, Utzi niri!!!"
Andreen artean: "Lotsagarria da!".
Atso batek, atsoek ohi duten legez, eskuekin aurpegia eskutatzen du. Hala ere bere begiek zuzen jarraitzen diote neskari.
Neska gelditu egin da. Arnasa hartu du. Begiak gutxika gutxika ireki ditu eta bere inguruan begiratu du.
Andrazkoen lotsa aurpegiek eta batez ere gizonen desio espresioak neska izutu dutela dirudi, baina gero zuhurtasun aurpegia jarri et apauso lirainez denen aurretik igaro da bertakoei zeozer demostratu nahian edo.
"Hau harrokeria!". "Hau lotsagabekeria!"
DANBA! Norbaitek ipurdian jo du. Neskak ez du atzera behatu ere egin. Beste batek ere ikutu nahi izan dio, baina ordurako begirada zorrotz bat botata zeukan eta denek beren baitako ametoari eutsi behar izan diote.
Neskak orain zeozer arraroa egin du.
Kale estu batetara aurpegi errukioi batez norbaiti so dago.
Zain egon ondoren, denbora luzean barruan eduki duen zama astuna bota balu bezala zarataka hasi eta negarrez eta dardarka bere gorputza iskutatu nahian edo, eskuak bere bularretan eta motxinean jarririk, korrika ihesi doa.
Kale estuan gizon bat dago.
Gizonak bekokiko izerdiak mukizapi bateki lehortzen ditu. Hastetutako barrearekin, zakila bere lekuan sartzen du. Beste eskuarekin, berriz, gibelaldean gordetzen du aizpo zorrotz eta dizdiratsua.
|