Berpiztu dezagun Aresti
Jose Luis Otamendi
Ehun arrazoitik gora ditut ubikuitaterako
eta beti erakutsi behar izaten dut bertan ez egona,
etengabe frogatu beharra daukat erosketak egiten ari nintzela
frankotiradoreek amari eman dioteneanosaba eritetxetik ateratzera joana naizela,
ogia banatu duten garaitsuan lo nengoela,
faszista bilakatu da elurra
eta faszista bilakatu da adiskidetasuna,
faszista da uranioaeta herriko kurloiak faszistak dira,souvenirrak bidaltzen ditugu setiatzaileen mendietara,
mutilazio ikusgarriak erakusten dituzte hirietan bildutakoek,
zirkoko famili argazki batean bezala
irri egiten dugu nortasun agiri bilatuen ondoan,
lehertu beharreko kaserna omen da zuen bihotza,
baina edalontzien ipurdian idatzita dago hurrengo zita,
simulaziozko larritasuna eta mapan,sabel hiztunak gara ekialdeko kanposantuetan,
hil zaitzaketen eta ahantz zaitzategunerako koartada ona behar dut
ohar ofiziala izanen da egunaren argitzean bihar.
|