L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Jorge Manrique'ren itzneurtuak

bere aitaren eriotzean

 

Jorge Manrique

euskaratzailea: L.B.

 

Iratzar bedi anima,

bizkor burua ta erne

ikusirik

bizitza ba-dijoala

ta eriotz nola datorren

ain ixilik...

 

Atsegiña doa ariñ;

oroitze bakarrak gero

nekea...

beti oi zaigu iduri

igaroaldi oro

obea...

 

Oraiña ba dakusgunez

unetxo batez joana

ta suntsia,

begirakune zugurrez

demagun etortzekoa

igazia.

 

Ezpedi iruzur iñor

iraun dezakelakoan

gerokoak

oraingo au baiño geigo;

guzia bai da abian

berealak.

 

Bizia, urlaster antzo,

itxasora-bide doa,

au da: iltzera...

gure aundikeri zoro

danak arinki dijoaz

ezerezera...

 

Ara orduko, ibai andi,

edo erdipuerdikoak,

txikitxuak,

nasten dira alkarrekin

beartsu izandakoak,

aberatsak.

 

Mundu au bide bat degu

besterako, ua danez

gure etxea;

emen zuzenki jokatu

irabaz dezakegunez

aratzea...

 

Jaiotzeaz asten gera

bidez-bide, ta iltzean

iristea

eriotzakin batera;

orregatik dasaiogu

atsedena...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.